Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE ZUMARRAGA-URRETXU

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Urretxuko PSE-EE-k hauteskunde-zerrendako kideak aurkeztu ditu

1. argazkia
Álex González buru den Urretxuko hautagaitza sozialista

Urretxuko PSE-EEk maiatzaren 28ko udal-hauteskundeetarako bere taldea aurkeztu du. Sozialistek, Alex González buru dutela, aldaketaren hautagaitza gisa aurkeztuko dute beren burua; izan ere, “Urretxu berria” lortu nahi dute, auzokideen elkarlanarekin.

Taldeak udal- eta foru-esperientzia eta –kudeaketa bateratzen ditu, eta, gainera, Urretxurekin konprometituta dago –esan du Alex González alkategaiak–. Eskerrak eman dizkie hautagaitzako kideei, “Urretxuren alde eta Urretxurentzat lan egiteko duten ilusioagatik eta jarreragatik”. Ziur dago “ahalmen handiko” lantaldea eratu dutela, eta hurrengo legegintzaldian hala erakusteko gogotsu daude. “Elkarrizketan eta adostasunen bilaketan oinarrituta” lan egingo dute eta, horretarako, “politikarik onena” baliatuko dute, “seriotasunean eta eraginkortasunean” oinarritzen den kudeaketarekin.

Hurrengo legegintzaldirako helburu “nagusietako” bat garapen ekonomikoa eta enplegua dira. Hori dela eta, Gonzálezek tokiko produktuen merkatu bat sustatu nahi du eta, horretarako, alde zaharreko lokalak egokitu eta suspertu. Era berean, gazte-enplegua sustatu nahi du, enpresetako praktika-programen bidez eta lanbide-heziketako zentroekin hitzarmenak eginez.

Bestalde, gizarte-zerbitzuak ere lehentasunezkoak dira Urretxuko PSE-EErentzat. Tutoretzapeko etxebizitzak edo zerbitzu jakin batzuk dituzten apartamentuak sustatu nahi dira adinekoentzat edo premia bereziak dituzten pertsonentzat, eta zerbitzu publikoen eraginkortasuna hobetu nahi da. Helburua da gure adinekoen ongizateari eta bizi-kalitateari eusteko eta haiek hobetzeko ekintzak sendotzea eta, horretarako, belaunaldien arteko proiektuak sustatzea, udalerrian irisgarritasunaren arloan lan egitea eta zaintzara bideratutako gizarte-zerbitzuen eredu bat sustatzea.

Era berean, Gonzálezek esan du udal-mailako kirol-elkarteek haien jarduerak egin ahal izateko eta egoitza eduki ahal izateko dituzten beharrak jaso dituztela. Hala, Urretxuko lokalak birgaitzeko lana aprobetxatuz, lokal horiek entitate horiei laga nahi zaizkie, besteak beste, mendi-elkarteari.

Azkenik, elebitasun soziala, bizikidetzakoa eta elkarbizitzarako borondatea sustatu nahi direla esan du.

 

ZERRENDA

Álex González

22 urteko gaztea; Biologia ikasi du Leóngo Unibertsitatean, eta, gaur egun, ‘Farmakologia. Medikamentuen Garapena, Balioespena eta Erabilera Arrazionala’ Masterra egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Jokin García

Bellotan lan egin du eta, gaur egun, Rozalman ari da lanean. Urretxuko zinegotzia, 2019tik.

Nati Nieves

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolamendua Departamentuko Kabineteko burua da; hura Rafaela Romero diputatu sozialistak zuzentzen du.

Urretxuko zinegotzia eta Gipuzkoako gobernuko kidea 2015etik, eta, 2017tik, Zumarraga-Urretxuko Talde Sozialistaren Antolamenduko idazkaria da.

Juani Fernández

Kudeaketan aritu da Osakidetzan, Giza Harremanen arloan, zenbait ospitale eta erakundetan. Zumarragako zinegotzia izan da 1983tik 1995era.

Javier Martín

Merkataria da eta Urretxuko zinegotzia izan da 2011tik 2019ra.

Mª Dolores Segade

Koordinatzaile-lanetan dihardu garbiketa-sektoreko enpresa pribatu batean, eta Zumarragako zinegotzia izan da 1995-1999ko legegintzaldian, eta Urretxun, 2011tik 2015era.

José Antonio González

Sidenorren lan egin du, eta UGTko ordezkari sindikala izan da.

Vicky Badillo

Irakasle funtzionarioa da Laborategi eta Prozesu Kimikoko Eragiketen espezialitateetan Don Bosco Paper Eskola LHIIn. Bertan, zuzendaritzako zenbait kargu ere izan ditu: zuzendariordea, administratzailea eta kalitate-arduraduna.

Zumarragako zinegotzia izan da 1999tik 2015era.

Antonio Navarro

Administrari-lanetan dihardu multinazional batean.

Zinegotzia izan da Zumarragan, 2011tik 2015era, eta Zumarraga-Urretxuko Talde Sozialistako idazkari nagusia 2015etik 2021era.

Lourdes Canduela

Zumarragako ospitalean lan egiten du, administrari-lanetan, larrialdi-zerbitzuetan, eta zinegotzia izan da Zumarragako Udalean, 2007-2011 legegintzaldian.

Mª Ángeles San Martín

Kide sozialista bikaina

Ricardo de la Iglesia

Madayako eta Labekoako langilea izan da, bai eta ordezkari sindikala ere; eskualde- eta probintzia-mailetako Langile Komisioetan zenbait erantzukizun izan ditu. Era berean, Espainiako Alderdi Komunistako militantea izan da, eta erantzukizunak izan ditu herritarren eta udal-mailako mugimenduan.

Ricardo Lozano

Sarralden lan egin du, irakasle industriala izan da eta Enpresa Batzordeko kide izan da, UGTrekin.

Urretxuko zinegotzia izan da 1983tik 1991ra eta 1995etik 1999ra, eta, Zumarragan, 2003tik 2015era. Aldi berean, Zumarraga-Urretxuko Talde Sozialistako Antolamenduko idazkaria ere izan zen.