Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE ZUMARRAGA-URRETXU

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

HIZKUNTZEN AUTOIKASKUNTZA UDAL LUBURUTEGIAN

1. argazkia

Urretxuko Udal Talde Sozialistak eskatuta, hizkuntzen autoikaskuntzaren sail bat sortu da udal bibliotekan. Proiektuak “Elegunea” izena dauka. Espazio honetan Interneteko doako baliabideak herritarren eskura jarriko dira hizkuntza desberdinak ikasteko. Hiztegiak, gramatika liburuak, audioak, bideoak eta ordenagailuak ere sartuko dira.

Euskara eta gaztelania hizkuntzekin hasiko da eta, maila desberdinetan: hasiberria, bitartekoa eta aurreratua. Datorren urteari begira bilduma areagotuko da dokumentu gehiago erosiz formatu desberdinetan, eta beste hizkuntza batzuekin ere bai. Esate baterako, ingelesa eta arabiarra.

Bozeramaile sozialistak, Nati Nievesek, bere asetzea erakutsi du aurtengo aurrekontuetan sartuta zegoen proiektu honen garapenagatik eta betetzeagatik. Hizkuntzak ezagutzeko garrantzia azpimarratu du globalizatutako mundu batean beharrezko erreminta baita komunikatzeko eta baita aurreratzeko ere.