Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   URRIAREN AGENDA KULTURALA

Zaharren omenaldia eta zinema, urriko programazioaren ardatz

Zaharren omenezko asteko ekitaldi ugariak eta zinema dira urriko eskaintza nagusiak.

1. argazkia

Jesus Zaballos alkateak eta Maite Iglesias kulturako zinegotziak aurkeztu dituzte urriko ekitaldi kulturalak. Alkateak herritarrak animatu ditu programatutako ekitaldietara agertzera eta haietaz gozatzera.

Zaharren omenezko astearen kariaz programatutako ekitaldiak, Biyak Bat jubilatu-elkartearekin elkarlanean antolatuak, hilaren 2an hasiko dira, Amaia Gonzálezen eskolak Kulturetxean emango duen dantza-ikuskizunarekin. Hilaren 5ean, ONCEko Oroimenak antzerki-taldeak “La soirée, una farsa docta” obra eskainiko du, eta hilaren 7an “Elvi” bentrilokuoaren ekitaldia izango da.

Iglesiasek, arloko teknikariekin batera, hileko programazioa aletu du: hilaren 1ean zabalduko da, Alboka Abesbatzak antolatuta Logroñoko Orfeoiak Brijitarren komentuan eskainiko duen kontzertuarekin.

Bi hitzaldi emango dira Kulturetxean: hilaren 13an Iñaki Lopez de Luzuriagaren “Euskaldunak eta karolingiar iraultza” euskarazko hitzaldia, eta 25ean AGIFESen hitzaldi bat buruko gaixotasunari buruz.

Urriaren 15ean Txalo Produzioak taldeak haurrentzako “Magia Lapurrak” antzezlana eskainiko du euskaraz. Hilaren 21ean Lasarte-Oriako toponimiari buruzko erakusketa inauguratuko da Antonio Mercero gunean. Eta 27an, berriz ere Kulturetxean, José Luis Navarrok “Retazos II. Aproximación a la vida de Lasarte hasta el siglo XX” liburua aurkeztuko du.

Haurrentzako zinemak film hauek proiektatuko ditu: hilaren 2an “Ice Age 5. El cataclismo”, 9an “Zipi Zape” euskaraz, 16an “Buscando a Dory” eta 30ean “Mi amigo el gigante”.

Helduentzako zinemak film hauek proiektatuko ditu: hilaren 2an “Cuerpo de Élite”, 9an “Café Society”, 16an “Ben Hur” eta 30ean “Tarde para la Ira”. Azkenik, Okendo zineforuma bi proiekziorekin bueltatuko da: hilaren 14an “Gernika” filma eta 28an “Al Final del Túnel”.

Urriko kultur agendaren liburuxka

Orfeón Logroños (kartela)

Iturria: Lasarte-Oriako Udala