Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Yoana Sánchez: "Sanjoanetan ez da sexu-erasorik salatu. Oso berri onda da"

Arrasateko zinegotzi sozialistak Sanpedroetan, Eskoriatzako jaietan, astearte gauean, ekainaren 28an, gertatutako eraso sexista gaitzetsi du.

1. argazkia
Yoana Sánchez, concejala de Igualdad del Ayuntamiento de Arrasate/Mondragón

Arrasateko talde sozialistak adierazi duenez, “oso albiste ona” da Sanjoanetan istilurik egon ez izana, udaltzaingoak sexu-erasoagatik salaketarik ez dela egon jakinarazi ondoren. Gaineratu du edozein eraso sexistaren aurrean telefono bidezko 24 orduko arreta-zerbitzuak ez duela deirik jaso.

Ohar batean, Yoana Sanchez udal talde sozialistako zinegotzia eta Berdintasun zinegotzia Arrasateko PSE-EEren izenean, aitortu duenez, aurten “kezka handia” zegoen, azken asteetan, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) beste udalerri batzuetan, Barakaldon eta Beasainen kasu, bi emakumek salatu zutelako jaietan bortxatu egin zituztela. “Oso gertakari larriak dira”. Are gehiago, Fiskaltzak argitaratutako datuen arabera, emakumeen aurkako sexu-erasoak %25 igo dira Gipuzkoan, eta hazkundea ia %40koa izan da Euskadin, 2022ko lehen hiruhilekoan.

Esan gabe doa emakumeen aurkako erasoen gorakada horren aurrean, “normala denez, kezka zegoela” jaien hasieraren aurrean, non deshinibizio-giroan jende anitz biltzen baita, eta alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoa baitago.“Zorionez, jaiak gorabeherarik gabe ospatu dira, ohikoa den bezala, eta Sanjoanetan izandako jokabideak gizalegezkoak  eta errespetuzkoak izan dira.

Aitzitik, Eskoriatzako jaien lehen egunetan eraso sexista bat izan dela deitoratu du joan den asteartean, ekainak 28, izan zen, Sanpedroen hasieran. Oraindik ikertzen ari da Ertzaintza, baina gaitzetsi egin du.

Bestalde, Sánchezek eskerrak eman dizkie bai Mugimendu Feministari bai Txosna Komisioari. “Bi kolektibo horiek ezinbestekoak izan dira udal-baliabideak antolatzeko, San Joan jaiak, aurten ere, indarkeria sexistarik gabeko gunea izan daitezen”.

Azkenik, Arrasateko PSE-EEK adierazi du gizarte berdinzalea nahi duela, eta hori lortzeko lanean tinko jarraituko dute, denak elkarrekin arraunen. Erronka da emakumeek, gizonek bezala, espazio publikoa okupatzea, baita jaietan ere, berdintasun-baldintza beretan.