partekatu
Rafaela Romero, Kongresurako Gipuzkoako PSE-EE zerrendaburua, eta Izaskun Gómez senaturako
Gipuzkoako PSE-EEren Kongresurako hautagaitzaren burua da Rafaela Romero Gipuzkoako Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua, eta zerrendan bigarrena María Luisa García Gurrutxaga Kongresuko diputatu ohia da. Enrique Ramos Obra Hidraulikoetako zuzendari nagusiak osatzen du zerrenda.
Bestalde, Izaskun Gómez Pasaiako alkatea Senaturako Gipuzkoako PSE-EEren zerrendan lehena da. Bigarrena, Óscar Valbuena da, 2011tik Legazpiko udal talde sozialistaren bozeramailea dena, eta ondoren Ana Priede, Orioko Udaleko udal talde sozialistaren bozeramailea eta 2002an ETAk hildako Juan Priede sozialista historikoaren alaba, herri horretan PSE-EEko zinegotzia zen bitartean.
Batzorde Probintziala arratsaldean bildu da Kongresurako eta Senaturako hautagaitzak babesteko. Proposamena Gipuzkoako PSE-EEko zuzendaritzak egin zuen eta arratsaldeko lehen orduan egindako bileran onartu zen. Larunbatean Batzorde Federalak berretsi beharko du.