Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk Azpeitiko EHBildu eskatu dio bere esku dagoen guztia egin dezan Corrugados Azpeitiari bigarren bizitza bat emateko

Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak Corrugadosen jarduerari berrekitearen inguruan hitz egin du, eta "aukera handi" baten aurrean gaudela esan du. Enpresa itxi zutenetik ia zortzi urte igaro direla azaldu ondoren, orain "bigarren bizitza" izan dezake, eta horrek "ilusioa" ekarri dio bai Azpeitiri, bai Gipuzkoari; izan ere, 200 lanpostu zuzen eta ia zeharkako 700 sortzeaz hitz egiten ari baikara.

1. argazkia
Eneko Andueza, Secretario General del PSE-EE de Gipuzkoa

Prentsa-ohar baten bidez, buruzagi sozialistak esan du, zoritxarrez, atzo Udalbatzarra  elkar ulertzera iritsi ez izana, eta Corrugados berriro irekitzeko aukeraren aurrean jarrerak hurbildu ez izana. Une honetan enpleguak duen garrantzia azpimarratu du, eta ingurumen-legea betetzeko bermea bateratzeko beharrarekin batera, erakundeek elkarrekin lan egiteko eskatu du, lanpostuak sortzeko. Azpeitiak %8tik gorako langabezia indizea duela gogorarazi du, 600 langabe baino gehiagorekin.

Horregatik, “Corrugados produkzio-jarduera berriro sustatzeko aukera ikusita, Azpeitiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak, bakoitzak bere erantzukizunetik, proiektu hau bultzatzeko unea dela uste dugu".

Alabaina, azaldu duenez, udal gobernuak du indarrez bultzatzeko ardura, eta, "tamalez", ez dugu ikusten dugu koalizio subiranistaren jarrera horren alde; izan ere, "aukera leiho bat" irekitzen denean, gipuzkoarrok berriz ere EHBilduren "ezintasunarekin" topo egiten dugu.

Bestalde, "aztertzea, hausnartzea, ekarpenak egitea eta, are gehiago, kritikatzea ez da Azpeitiko udalarekiko errespetu faltako ekintza bat, are gutxiago herri horretako bizilagunekiko", argi utzi nahi izan du Anduezak, Corrugadoseko jarduerak herri horri eta Urola-Kostako eskualdeari ez ezik, Gipuzkoako eta Euskadiko ekonomia orokorrari ere mesede egiten diola gogorarazi du, eta, beraz, gai hori buruz guztioi dagokigula gogorarazi du.

Esan gabe doa "edozein herrik, horrelako egoera baten aurrean, lan egingo lukeela produkzio-jarduera lehenbailehen gauzatu ahal izateko, eta lanpostuak sortzeko. Hori dela eta, ulergaitza eta zentzugabekoa iruditzen zaigu, Covid-19ren pandemiak eragin duen jarduera ekonomikoaren murrizketaren ondorioz krisi ekonomikoaren okerrena pairatzen ari garen honetan, langabeziaren hazkundearekin, EHBilduko udal gobernuak aukera hori pasatzen uztea ", azaldu du.

Azkenik, Anduezarentzat, "lotsagarria" izango litzateke EHBilduk Azpeitiari ez ezik, Gipuzkoako gainerakoari ere eragiten dion aukera galtzea. "Sen ona eta zuhurtzia" berreskuratzeko gai izatea espero du, eta Corrugadosen produkzio-jarduerari berrekitea babesten duen edo ez argi esan dezan eskatu dio Nagore Alkortari, Azpeitiko alkateari.