Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2023

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Zarauzko PSE-EEk EAJri energia-komunitateei buruzko jarrera birpentsatzeko eskatu dio

Energia-komunitateak bultzatzea izango da PSE-EEk maiatzaren 28ko hurrengo Zarauzko udal-hauteskundeetara aurkezteko hauteskunde-programan izango duen egitasmorik garrantzitsuenetakoa.

1. argazkia
Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatua eta ahaldun nagusirako hautagaia, eta Gloria Vázquez, Zarauzko sozialisten bozeramaile eta alkategaia

Zarauzko PSE-EEk EAJri eskatu dio ez baztertzeko energia-komunitateak martxan jartzeko proiektuak eta bere jarrera birpentsatzeko. PSE-EEren iritziz, komunitate horiek lehenbailehen bultzatzea etxeetan herritarren argiaren faktura jaisteko bidea dira eta horregatik "lehentasuna" dute. Gainera, azaldu du garrantzitsua dela Zarautzen proiektu hori bultzatzea, energiaren arloan burujabe egingo gaituen eta merkatuaren aldakortasunaren menpe jarriko ez gaituen eredu jasangarriago batekin konpromisoa duen energia-trantsizio baterantz pausoak ematea dakar eta. Hori dela eta, jeltzaleei eskatu die: "Konpromisoak hartzetik jardutera pasatzeko garaia heldu da".

Komunikatu batean, azaldu du José Ignacio Asensio diputatu sozialista buru duen Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua lurraldean energia-komunitateen sorkuntza zuzentzen ari dela. Gipuzkoan energia-kluster bat sustatzen ari da "kolore guztietako" udalekin lankidetzan, energia-komunitateak sortzeak lurralde osoan onurak ekar ditzan errealitatean. Eta proiektu horietan —esan du harro— PSE-EEko alkateek aurre hartu dute, esate baterako Zumarragan Mikel Serranok; Andoainen Maider Laínezek, Lasarte-Orian Agustín Valdiviak, etab. eta proiektu "arrakastatsu eta emankor"rak garatzen ari dira. Proiektu horiek ere klima-helburuak lortzeko prozesua bizkortzen dute eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko balio dute, horrela, herritarrak bilakatzen dira protagonista horrez gain, energia-trantsizioaren erritmoa bizkortzen da.

"Egunetik egunera agerikoagoa da herritarrek energia-ereduan parte hartu nahi dutela gizarteko gainerako esparruetan egiten duten bezala", nabarmendu du PSE-EEk ikusi ondoren zarauztar "askok" galdetu dutela: "Zergatik ez dago Zarautz zerrenda horretan? Zergatik ez du Zarautzek momentu txarrak bizi dituztenentzako kostu txikiagoarekin energia garbia lortzearen alde egiten? Ez al gara ingurumenaren babesarekin kontzientziatutako herri solidarioa? Sozialistok irmotasunez sinesten dugu "sozialisten esku balego, Zarautz jadanik tokiko komunitateen bidez energia-autokontsumoa hautatzen duten udalerrietako bat izango litzatekeela" eta horregatik eskatzen diogu EAJri jarrera birpentsatzeko eta Zarautzen lehenbailehen energia-komunitateak martxan jartzeko. 

Sozialisten iritziz, "Zarautz ezin da atzean geratu" eta iragarri dute energia-komunitateak bultzatzea PSE-EE maiatzaren 28ko hurrengo hauteskundeetara aurkezteko hauteskunde-programako egitasmorik "garrantzitsuenetako" bat izango dela. Gure udalerriko udal-eraikinetan eguzki-panelak jartzeko erabil daitezkeen estalkiak daude. Era horretan energia garbi eta berriztagarria lortuko litzateke eraikinaren beraren kontsumorako eta 2 kilometrotako erradioko etxe eta saltokietarako.

Halaber, azaldu du Euskadiko jasangarritasun energetikoko legeak ezartzen duela udal-eraikinek kontsumitzen duten energiaren gutxienez % 32k jatorri berriztagarria izan behar duela. Gainera, udal-energia planak kontsumo propiorako udal-eraikinetan plaka horiek jar daitezkeela ezartzen du dagoeneko eta zehazten du zein eraikinetan jar litezkeen plakak energia-komunitateak sortzeko. Beraz, "gure esku dago" Zarauzko elektrizitate-sistemaren egoera aldatzea erraztuz gure herritarrak sisteman sartzea eta bertan parte hartzea. Eta hori José Ignacio Asensiok zuzentzen duen Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak gauzatu zuen energiaren inguruko komunitate-mailako mugimenduaren bultzadari esker. Horregatik sozialistok PNVri energia-planaren zati hori gauzatzeko eta lehenbailehen energia-komunitateak martxan jartzeko eskakizuna egin diogu, eta orain publikoki ere bai.

Azkenik, Zarauzko PSE-EEk energia-trantsizioa "atzeratu ezin den lehentasuna" dela "oso argi" duela esan du. Herritarrekin partekatzen den eta pertsona zaurgarrienei laguntzen dien "herri proiektua" da. Aurre egin behar zaio egungo egoerari, alde batetik larrialdi klimatikoak eta erregai fosilak iturri dituen energiaren erabilera murrizteko beharra dago eta, bestetik, errusiarren inbasioak Ukrainan sortutako "ondorio penagarri"ek eraginda gasa eta argia "inoiz ikusi gabeko mugaraino" garestitu da. Espainiako Gobernuak hartutako neurriak "onuragarriak" izan badira ere, argiaren eta gasaren fakturak "oso altuak" dira oraindik eta familia askok ordaintzeko "zailtasunak" dituzte.