Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Usurbilgo PSE-EEk herriko mantenua eskatzen du

1. argazkia
Francisco Suárez, portavoz grupo municipal socialista de Usurbil

Francisco Suárez, talde sozialistako bozeramaileak Udaleko gobernuari hobekuntzak eskatu dizkio bide publikoan Usurbilek gaur egun dituen gabeziei irtenbidea emateko. Bere ustez, espaloiak eta galtzada berritzea, eta bide-seinaleztapena eguneratzea premiazkoa da; zehazki, San kalean kokatuta dagoen espaloia eta seinaleztapen berria, bai horizontala bai bertikala, Zubieta eta Santuenearen arteko errepidean.

Prentsa ohar batean, Suárezek neurri horiek mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko bi Usurbilgo gune horretan ezinbestekoak direla adierazi du. Berez, San Esteban kalean Villa Luisaren parean espaloia oso estua da, baina gune honen ikuspenak Suárez kezkatzen du, eskailerak erabiltzen dituzten pertsonak ez daude autoen gidarientzat ikusgai. Horretaz gain, tren geltokitik hurbil dagoenez, umeek eta gazteek maiz ibilitako bidea da; uste du oinezkoak espazio horretan ibilbide “segurua” izatea lortu behar dela, oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa aldi berean izateko. Horregatik, Udalari badia jartzeko eskatu dio.

Halaber, gero eta persona gehiagok, bai txrrindulariek bai oinezkoek, Santuenearen eta Zubietaren arteko errepidea erabiltzen dute; beraz seinaleztapena berritzea beharrezkoa da, seinaleztapen egokia istripuak ekiditeko modu eraginkorrenetako bat delako. Horregatik, bere iritziz, konponketa horiek “azkar eta beharra sortzen den heinean” egitea premiazkoa da.

Azkenik, bozeramaile sozialistaren ustez, bi neurri horiek EHBilduko udal-gobernuari aurkeztu zitzaizkion 2022ko aurrekontu-proiektuan txerta zitezen, baina atzera bota ziren. Hala ere, deritzogu lehentasunezko bi jarduera-lerro usurbildarren beharrei irtenbidea emateko eta beraien bizi-kalitatea hobetzeko direla.