Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Urnietako PSE-EEk udalari eskatu dio merkataritzaren, ostalaritzaren eta jarduera ekonomikoen sektore osoak jaso ditzala TBAI ezartzeko diru-laguntzak

1. argazkia
Herme González, portavoz del grupo municipal socialista del Ayuntamiento de Urnieta

Herme González udal sozialisten bozeramaileak TicketBAI sistema babestu du, pertsona fisiko eta juridikoen ekonomia-jardueren diru-sarrerak kontrolatzeko eta zergadunek betebehar fiskalak betetzen dituztela egiaztatzeko. Aitzitik, ez dago ados EAJren udal gobernuak TBAI sistemarako fakturak euskaraz egiten dituenari soilik laguntza ekonomikoa ematearekin. Badira diru-laguntzak jasotzeko oinarritik kanpo geratzen diren kasuak.

Gonzálezen esanetan, ezin da esan merkataritzaren sektorea bultzatu nahi denik saltoki, ostalaritza eta autonomo asko diru-laguntzetatik kanpo utzita, eta, horregatik, mozio bat erregistratu du datorren udalbatzarrean eztabaidatzeko. Udal talde sozialistaren mozioak proposatzen du laguntza horiek zabaltzeko eta merkataritzaren, ostalaritzaren eta hainbat jarduera ekonomikoen sektore osora iris daitezen.

Era berean, argi utzi nahi izan du Urnietako PSE-EEk ulertzen duela eta bat egiten duela Udaleko euskara sailak euskara sustatzeko duen helburuarekin, "baina merkataritzaren sektoreaz hitz egiten denean, guretzat beste gauza bat da". Jakin badakigu programa informatiko horretara egokitzeak ekarriko duen ahalegina, eta, horregatik, laguntza ekonomikoak zabaltzea eskatu du, sektoreari lagundu behar baitzaio; izan ere, TBAI ezartzeko gastuak oso handiak izango baitira. Are gehiago, ezin da ahaztu tokiko merkataritza ez ezik, ostalaritza eta gainerako jarduera ekonomikoak ere, osasun-krisiaren eta prezioen igoeraren eraginpean daudela.