Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Soraluzeko PSE-EEk txalotu egiten du gizarte-alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea eta horietako batzuk herriko gazteentzat izatea

PATRICIA BORINAGA: “Orain dela hamabost urtetik Soraluzen eraikiko diren babes ofizialeko lehenengo etxebizitzak dira”

1. argazkia
Patricia Borinaga, Teniente de Alcalde y portavoz del PSE-EE en el Ayuntamiento de Soraluze

Patricia Borinaga, Soraluzeko Udaleko lehenengo alkateorde eta udal-talde sozialistaren bozeramailea, pozik agertu da Pascual Churrucaren orubean, lantegia eraitsi eta deskontaminatu ondoren, gizarte-alokairuko babes ofizialeko 29 etxebizitza eraikiko direlako, 3,5 milioi euroko inbertsioa egin ondoren. Bozeramaileak aitortu du sustapena “mugarri” bat izango dela Soraluzerako, 2006tik eraikiko diren babes ofizialeko lehenengo etxebizitzak izango baitira, eta urte hartakoak –azaldu duenez– batzuk alokairurako eta beste batzuk salmentarako izan ziren. “Gure herrian aurretik inoiz ez da hainbeste baliabide bideratu alokairuko etxebizitza babestuak sustatzera”.

 

Iñaki Arriolak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak sustatuko dituen etxebizitza guztiak gizarte-alokairurako izango dira, eta horien % 40, etxebizitzaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, gazteentzat izan daitezke. Eta hori “oso garrantzitsua” da, jende gaztea duen herria “bizia eta dinamikoagoa” baita.

 

Patricia Borinagak aitortu du etxebizitzaren arazoari aurre egiteko ez dagoela “mirarizko errezetarik, ezta bat-bateko esku-hartzerik ere; baizik eta ahalegin eutsi eta koherentea”, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila egiten ari dena bezalakoa, eta sailburuari, Iñaki Arriolari, eskerrak eman dizkio Soraluzerekin hartu duen konpromisoarengatik. Sailak hitzarmen bat sinatu zuen Udalarekin 2021eko maiatzean babes ofizialeko etxebizitza horien eraikuntza sustatzeko, eta Udalaren eskuetan geratuko dira 4 etxebizitza, Olaldeko jabeei, behar denean, ostatu emateko, eta beheko solairuko 200 m2-ko lokal bat udal-erabileretarako.

 

Komunikatu batean, Borinagak balioetsi egin du Iñaki Arriolaren sailak Soraluze bezalako herri batekin hartutako konpromisoa. “Berebiziko garrantzia du herriaren gizarte nahiz hirigintza garapenerako”, azaldu du, eta erantsi du udal-aurrekontuaren % 60tik gora Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren (UFFF) mende dagoela, Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero ematen diona udalerriko gastuei eta inbertsioei aurre egiteko, eta Soraluzek, beraz, ez duela herriak dituen beharrei aurre egiteko etxebizitzen eraikuntza sustatzeko finantza-ahalmenik.

 

Soraluzek ia 4.000 biztanle ditu, eta hainbat denboran zehar etengabe biztanleria galtzen joan da eta bertako biztanleria zahartzen ari da, “65 urtetik gorakoak % 24,28 baitira”. Etxebideren arabera, 2022ko apirilean 123 familia zeuden izena emanda etxebizitza-eskatzaile gisa, eta horietatik 112 etxebizitza alokatzeko eta 11 erosteko. 112 familia horietatik gehienak, 61, kide bakarreko bizikidetza-unitateak dira, bi kidekoak 22 dira, 3 edo 4 kidekoak 21, eta 5 kidekoak edo gehiagokoak 8. Bere ustez, herrian alokairu eskuragarrian etxebizitza gutxi izateak eragin du gazte askok euren bizi-proiektuak beste herri batzuetan hastea, eta, horregatik da “hain garrantzitsua Arriolak Soraluzen sustatu duen jarduketa”.