Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Ordiziako PSE-EEk EHBilduren eta Podemosen udal-gobernuaren kudeaketa gaitzetsi du

Legealdi zaila izan dugu, baina egin den kudeaketak oraindik ere gehiago zaildu du.

Ordiziako sozialistek kudeaketari buruzko aldizkari bat banatzen dute etxez etxe, Udalean egiten duen lanaren berri emateko.

1. argazkia
Iñaki Dubreuil, portavoz del grupo municipal socialista de Ordizia

Iñaki Dubreuil udal-talde sozialistaren bozeramaileak gaitzetsi du udal-gobernuaren kudeaketa kaxkarra izan dela, besteak beste, giza baliabideen, herritarren parte-hartzearen, gardentasunaren, gizarte-zerbitzuen, hirigintzaren eta enpleguaren arloan, eta hori oso kezkagarria dela PSE-EErentzat.

Komunikatu batean, Dubreuilek azaldu du lau urte hauetan Talde Sozialista, oposizioari egitea dagokiona eginez, EH Bilduren eta Podemosen udal-gobernuaren jarraipena, kontrola eta fiskalizazioa egiteaz arduratu dela, baina, horrez gainera, taldearen hauteskunde-programa betetzen saiatzeko eta ordiziarren bizi-kalitatea hobetzeko proposamenak ere egin dituela. Proposamen horietako batzuek (auto elektrikoen karga-guneak, energia-komunitateak, eta beste hainbatek) aho batezko babesa izan dute, abian jarri ez diren arren; beste batzuk, aldiz, ez dira entzun eta eztabaidatu ere egin Udalean (osasun komunitarioa, enpleguaren eta garapen ekonomikoaren sustapena, hiri-antolamenduaren plangintza orokorra etab.). “Legealdi zaila izan dugu, ez dago zalantzarik, baina egin den kudeaketak oraindik ere gehiago zaildu du. Izan ere, kudeaketa ez da izan ez antolatua, ez planifikatua eta are gutxiago partekatua”, adierazi du.

Dubreuilek amaitzear dagoen 2019-2023 legealdiko balantzea ere egin du Ordizian etxez etxe banatzeko argitaratu den aldizkari baten bidez, eta bertan dago jasota, gardenak izateko asmoz, udal-talde sozialistak udalean egin duen kudeaketa.

“Urte hauetan egin dugun lana bereizten duten ezaugarri batzuk aipatu beharko banitu, konpromisoa, ekarpen aktibo eta positiboa eta ardura aipatuko nituzke. Beti bereizi izan gaituzten ezaugarriak dira”, azaldu du, datorren legealdian PSE-EEk Ordiziaren alde lanean jarraituko duela ziurtatu ondoren, “ikuspegi progresista eta berdintasunezkotik, ona baita ordiziarrentzat”.

Bestalde, azaldu du Udaleko talde sozialistak legealdi honetan batez ere lan-arlo hauek landu dituela: “Covid 19ak eragindako pandemiari aurre egitea, klima-aldaketaren aurkako borroka, osasunaren sustapena, gizarte-zerbitzuen plan estrategikoaren garapena eta hedapena eta enpleguaren eta garapen ekonomikoaren sustapena”.