Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Legazpiko PSE-EEk premiazkotzat jo du Mirandaolako sarbideko bidegorria konpontzea

1. argazkia
Óscar Valbuena, portavoz del grupo municipal socialista de Legazpi

 

Legazpiko PSE-EEko udal-taldeak, Koldobike Olabide, EAJko alkateari eskatu dio lehenbailehen ekin diezaiola Legazpiko bidegorriaren zati batean zoladura berritzeko obrei, zehazki, Mirandaolarako sarbideaKO bidegorriari. Óscar Valbuena bozeramaile sozialistak azaldu duen bezala, zoruak hainbat kalte ditu zulo eta, pitzadurekin eta, beraz, egiturazko konponketa bat behar du bidegorri horren erabiltzaile ugarien bide-segurtasuna bermatzeko, bidegorria oinezkoek eta bizikleta-erabiltzaileek asko erabiltzen baitute.

Martxoan, 2021eko diruzaintzako soberakinen kontura, Alderdi Sozialistak 60.000 euroko aurrekontu-saila sartu zuen Legazpiko udal-aurrekontuan bidegorria konpontzeko. Osoko bilkuran onartu zenetik sei hilabete igaro direnean, alkateak hitzartutakoa betetzea eskatu du, prentsa-ohar batean.

Valbuenaren ustez, bidegorri hori da erabilera  handienetakoa duena Legazpin, eta mantentze konstante eta egokia eskatzen du. Ondoren, eskatu du lehenbailehen konpondu behar dela. Are gehiago, aurten bertan egin behar dela.