Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2021

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Elkartasuna adierazi die E25 autobus zerbitzuko gidariei, Hondarribiko PSE-EEk

1. argazkia
Grupo municipal socialista de Hondarribia

Hondarribiko udal talde sozialistak “elkartasuna eta gertutasuna” adierazi die Lurraldebuseko langileei, eta “errespetua” eskatu du, egun handiaren jai-bezperan herriko ez jaietan izandako istiluengatik. Gainera, egoera horri eusten saiatu zen udaltzainen lana goraipatu du.

Iosu Alvarez, Hondarribiko PSE-EEko bozeramaileak, ohar baten bidez, azaldu duenez erabiltzaile batzuek istiluak sortu zituzten Hondarribia eta Irun lotzen duen E25 zerbitzuan, autobusera maskararik gabe igotzen saiatu zirelako, txartela ordaindu gabe eta borrokaldiak eraginez, eta horrek Lurraldebus zerbitzuan atzerapenak eragin zituen goizeko lehen orduan, Rafaela Romero Mugikortasun diputatuak salatu zuenez.

"Triste eta atsekabetuta gaude, eta sozialistok gertatutakoa gaitzesten dugu, ez baikaude ados gertatu denarekin", esan du Alvarezek, ekintza horiek "larriak" izateaz gain, "gizalegearen kontrakoak” dira. Are gehiago, elkatasunik gabekoak ere bai. Esan gabe doa eman behar ez direla herritar guztiak arriskuan jartzen baitituztelako. Osasun-arauak betetzen ez dituztenek betetzea eskatu die Covid-19aren hedapena saihesteko.