Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Hondarribiko PSE-EE "oso kezkatuta" dago publikoak diren ikastetxeetako garbiketa grebarekin

1. argazkia
Iosu Álvarez, portavoz del grupo municipal socialista del Ayuntamiento de Hondarribia

Hondarribiko PSE-EEko udal-taldeak ostegun honetan adierazi du “oso kezkatuta” dagoela Hondarribiko publikoak diren ikastetxeetan bizitzen ari den egoerarekin, Hondarribiko udalaren garbiketako azpikontrataren greba mugagabea dela eta.

Hondarribiko Udaleko bozeramaile, Iosu Álvarez Sozialistak, ohar baten bidez bat egin du Talaiako Ikasleen Familien Elkarteak egindako salaketarekin. Elkarte horrek publikoak diren ikastetxeetako osasungarritasun eza eta zikinkeria kritikatu dute.

Langileen grebarako eskubidea aitortu eta errespetatzen duela esan du. Halaber, bi aldeen arteko gatazkan daudenei eskatu die ahalik eta ahalegin handiena egin dezatela konponbidea bilatzeko, lehenbailehen akordio batera iristeko, une honetan bizi dugun egoera epidemiologikoa dela-eta. Are gehiago, esan du kaltetu nagusiak, ikastetxeko langileez gain, haurrak direla. Ikastetxeetan hauts gehiago dago eta alergiak dituzten haurrak dira kaltetu nagusiak.