Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Hondarribiko PSE-EE-k Udalean eginiko kudeaketaren berri eman du aldizkari batean

1. argazkia
Iosu Álvarez eta Noemí Odriozola, Hondarribiko zinegotzi sozialistak, José Ignacio Asensio Gipuzkoako Diputatu Nagusirako hautagai sozialistarekin.

Udal-talde sozialistak legegintzaldi honetan Udalean egin duen kudeaketaren berri ematen duen aldizkari bat banatuko du Hondarribiko gutunontzietan. Lan “zabala” izan da; neurriak eta herritarrentzako hobekuntzak proposatu dituzte, aldizkarian jasotzen den bezala. Aldizkaria euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da, eta udalerrian dauden ia 8.000 etxebizitzetako (7.750) gutunontzietan banatuko da.

Komunikatu batean, Iosu Álvarez bozeramaileak eta Noemí Odriozola zinegotziak Hondarribiko arazo nagusietako bat etxebizitza batera jotzeko aukera dela nabarmendu dute. Gaur egun, oso garestia da, bereziki udalerriko gazteentzat, eta, ondorioz, aldameneko beste udalerri batzuetara joan behar dute. Sozialistok “beti” aldarrikatu izan dugu etxebizitza publikoa sustatzeko beharra, oso gutxi baitaude, eta, hori dela, Iñaki Arriola sozialistak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin legegintzaldi honetan lortutako konpromisoak aukera eman digu, Biteri ikastetxearen aurrean, alokairu sozialeko 65 etxebizitza eraikitzeko, Presa I-eko eremuan, Visesarekin akordioa lortu ondoren. Gainera, 55 aparkaleku-plaza eta 260 metro koadroko merkataritza-lokal bat gaituko dira.

Nabarmendu du, era berean, udal-talde sozialista lanean ari dela Mendelu Hondarribiko auzo “ahantzia” izan ez dadin eta Mendelu hobetzeko proiektu bat sustatzeko hiri-berroneratze integraleko plan bati ekiteko eta, hartan, Mendelu-Zaharra elkarteak parte hartzeko. Horretarako, bilera izan dute Miguel de Los Toyos Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordearekin, Mendelu hirigintzari dagokionez auzo “atseginagoa” izan dadin eta, hala, bertako auzokideen bizi-kalitatea hobetzeko.

Bestalde, bereziki pozik agertu dira, Rafaela Romero sozialistak, Mugikortasuneko foru-diputatuak, hiriarteko autobus-lineak hobetzeko konpromisoa hartu duelako. Zehazki, Foru Aldundiko sail horretatik, “behar diren” urratsak emango dira, Navette (Hendaya-Hondarribia) Mugi sisteman integratu ahal izateko. Gainera, herritarrek “gehien eskatu” dutena, E-21 linea eskualdeko ospitalearen aldamenean geratzea, dagoeneko, errealitate da.

Álvarezek eta Odriozolak azaldu dutenez, mugikortasun jasangarriaren hobekuntza eta garraio publikoaren aldeko apustu “irmoa” helburu estrategikoak dira Hondarribiko PSE-EErentzat, eta gogorarazi dute Hondarribiko PSE-EEk “urte asko” daramatzala udal-gobernuari hiri-autobusa eskatzen, hiriarteko lineak osatzeko, eta hark behin eta berriz egin diola aurka proiektuari. Bi zinegotziek honako hau azpimarratu dute: “ezin dugu gehiago itxaron, hiri-garraio publikoa sendotu behar dugu; izan ere, zalantzarik gabe, hobetu egingo du herritarren bizi-kalitatea”.

Bestalde, sozialistek irtenbideak eskatu dituzte aparkalekuaren arazorako, udal-gobernuak herritarren eskari hori aintzat hartu eta hari erantzun diezaion. Kreditu-aldaketan 25.000 euroko partida bat sartu zen, Javier Ugarten lurpeko aparkaleku bat eraikitzeko azterlana egiteko, Damarrin eta Presan beste aukera batzuk baztertu gabe. Ziurtatu du, era berean, PSE-EEk hala eskatuta, Gizarte Zerbitzuen eta Prebentzio Komunitarioaren departamentua Muliatera aldatu izana dela udal-taldeak herritarrei kalitatezko arreta emateko “etengabe” egin duen eskariaren emaitza.

Kudeaketari buruzko aldizkarian azaldu dute, Trantsizio Ekologikoaren Ministerioari esker, Jaizubiako padurak berreskuratzen ari direla; José Ignacio Asensio diputatu sozialistak zuzentzen duen Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Departamentuak finantzatu du Jaizkibeleko ekialdeko hegaleko saneamendua, uholderik egon ez dadin eta hondakin-uren saneamendua osatzeko. Gainera, Next Generation Europako Funtsei esker, San Lorenzo urmaela zabaldu eta oinezkoen ibilbideak Mendelurekin lotu ahalko dira.

Azkenik, memoriaren eremuan, zenbait ekimen daude abian, baina bi zinegotzi sozialistek honako hau nabarmendu dute: Hondarribiak Ramón Pérez azken alkate errepublikazalearekin duen zorra kitatu behar du. Hala, udal-eskumeneko alderdietan Memoria Demokratikoaren Legea aplikatzeko eskatu dute.