Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Hernaniko PSE-EE harrituta udal gobernuaren gelditasunagatik

Ricardo Crespo: “Onartezina da EH Bilduko udal gobernuak esatea festen batzordearen erabakia errespetatuko dutela, hau da, txosna gehiago ez baimentzea eta orain Kontseilu Sozialistak baimenik gabe egitea ahalbidetzea".

1. argazkia
Ricardo Crespo, Hernaniko udal talde sozialistaren bozeramailea

Hernaniko PSE-EEk alkatearen lidergo falta kritikatu du orain arte defendatzen ari zena inposatzeko orduan, hau da, sanjoanetan txosna gehiago ez baimentzea.

Sozialistentzat gobernu taldea barregarri geratu da eta GKSk botatzen ari zaion pultsua galtzen ari da. “Erabaki hori Sanjoanetako bizikidetzaren eta lasaitasunaren mesedetan hartzen bada, zergatik ez zen utzi txozna hasieratik jartzen?” galdetu dute PSE-Een.

Ez da onargarria udal-gobernu batek amore ematea Udalean ixten den edozein talderen presioen aurrean. Auzokoren batek antzeko ekintzak egin izan balitu, emaitza guztiz desberdina zatekeen. Karabeleko bizilagunak udaletxean sartuko balira, aparkaleku arazoak konponduko lituzkete? Tabernetako jabeek herriko sarrerak mozten badituzte, pandemian baimendutako terrazak mantenduko lituzkete?

Sozialisten arabera, ez dago politika okerragorik beroan eta elkarri eman dizkiogun bizikidetza-arauak errespetatu gabe egiten dena baino.

Gainera, sozialistek diote alkateak ez diela oposizioko gainerako bozeramaileei gatazkaren bilakaeraren berri eman. Crespok esan du “soilik jakinarazi zigula bulegoak giltzaz itxita eduki behar genituela itxialdia hasi zenean, eta hura amaitzeko gestioak egiten ari zela, besterik ez. Prentsaren bidez jakin behar izan dugu itxialdiaren amaieraren eta GKSren txosnaren berri”.