Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

HERNANIKO PSE-EEk KARABELEN APARKALEKU FALTARI AURRE EGITEKO LANTALDEA SORTZEA ESKATU DU

RENFEko geraleku berriko lanekin 40 aparkaleku galduko dira

1. argazkia

Udal talde sozialistak Karabelen aparkaleku faltari aurre egiteko lantalde bat sortzea eskatu du, eta bertan auzo horretako bizilagunen elkarteak eta Udaleko talde politikoek parte hartu beharko lukete, udal teknikarien laguntzarekin.

Aski ezaguna da Hernanik pairatzen duen aparkaleku-arazoa, baina une honetan Karabel auzoaren egoera larriagotu egiten da udalerri osoari zerbitzua emango dion geraleku berriaren obrak hasi direlako eta aparkaleku ugari kenduko direlako. "Hernanin aparkatzea buruhauste handia da, baina Karabelen lanek auzokideen egoera larriagotu egingo digu, urtebete pasatxoan beste 40 aparkaleku galduko baitira", azaldu du Jesus Mari Lopez PSE-EEko zinegotziak.

Halaber, geralekuko obrekin "erabateko kolapsoa" izatera iritsi garela azaldu du. "Lehen aparkatzea zaila bazen, orain ezinezkoa izango da", onartu du. Bere ustez, aparkalekuak kendu izana arinago konpentsatu behar zen, eta, horrela, arazoari irtenbide iraunkor bat eman, ez adabaki bat bakarrik, Akarregiko eta Landare-Zubipeko aparkalekuak, esaterako.

Bestalde, Ricardo Crespo bozeramaile sozialistak auzo hau aparkaleku handi bihurtu dela onartu du. Alde batetik, Karabeleko kaleak erabiltzen dituzten trenaren erabiltzaileentzat. Bestalde, Txotxen garaian eta futbol eta errugbi partidetan ere bisitari gehienek bertan uzten baitituzte autoak. Gainera, gogorarazi du San Juanetan disuasio-aparkalekua barrakak jartzeko erabiltzen dela, eta, orain geltoki berriaren obrekin lursailak galduko direla, eta, beraz, aparkaleku kopurua murriztu egingo dela auzoan beste behin. Azken berrurbanizazioarekin ere aparkalekuak galdu zirela aipatu gabe.

Azkenik, bozeramaile sozialistak ohartarazi du litekeena dela geroko geltokiak erabiltzaile gehiago erakartzea, eta, beraz, arazo horri "behingoz" heldu behar zaiola, auzo honentzat "erabat lehentasunezkoak" diren beharrei erantzuteko, hau da, aparkatzeko behar adina plaza izateko. Horregatik, Hernaniko Udaleko sozialistek lantalde hori sortzea eskatu dute, "Kezkak" partekatzeko, baina, batez ere, guztien artean irtenbideak bilatzeko, auzo "zigortu" honetako bizilagunei entzunez.