partekatu
Hernaniko PSE-EEk udaletxean izandako itxialdia gaitzetsi du
Ricardo Crespo: «Alkatea da udaleko arduradun nagusia, eta berak hartu behar ditu neurri egokiak»
Hernaniko PSE-EEk gaitzetsi egin du gaur, astelehena, ‘Kontseilu Sozialistak’ Hernaniko udaletxean egindako okupazioa, gogoraraziz udala guztion erakundea dela eta, beraz, errespetatua izatea merezi duela. Alderdi sozialistarentzat, protesta mota horiek zilegitasuna kentzen diote aldarrikatzen dutenari.
Ricardo Crespo Hernaniko Udaleko bozeramaile sozialistak azpimarratu du ez duela garrantzirik ekintza hori egiten duen kolektiboak, “berdin dio aldarrikapen politikoak dituen kolektiboa den ala lan-eskubideak aldarrikatzen ari den langile-taldea edo aldarrikapen propioak dituzten banakako herritarrak diren”. Erakundeek, eta are gehiago udalek, babestu beharreko topaleku izan behar dute.
Sozialistek alkateari, udal arduradun nagusia den aldetik, Udalaren funtzionamendua normaltasunera itzultzeko beharrezko kudeaketak egin ditzala eskatu diote, eta, azkenik, eraikinaren babesa eta barruan egon daitezkeen dokumentuak bermatzeko beharrezko erabakiak har ditzala, kasu askotan datu pertsonalak izan baititzakete.
PSEk, gainera, Hernaniko jaiak normaltasunez ospatzeko eta Udalean sortutako gatazka kaleetara ez estrapolatzeko nahia adierazi du. Modu honetan, herriko jaiaz bake eta lasaitasun giroan gozatzeko gonbidapena egin du.