Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Gipuzkoako PSE-EE atsekabetuta agertu da Oñatiko langile baten heriotzagatik

1 / 2
1. argazkia

Alberto Albisteguik, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Garapen Ekonomikorako Batzordeko batzarkide sozialistak “atsekabea ez ezik, doluminak eta elkartasuna ere” adierazi ditu joan den asteazkenean Aramaioko etxe batean lan-istripua dela eta. Oñatiko, 53 urteko langile batek erori eta bizia galdu du. Euskadin, 2022an, 15 behargin hil dira euren lanpostuan zeudela.

“Ezbehar-tasa ez zaigu gustatzen, eta hobetzen jarraitzeko lanean jarraitu behar dugu”, esan du Albisteguik prentsa-ohar batean. Datu horiek eskuan, “lanean jarraitzeko beharra” aldarrikatu du. Are gehiago, erakundeen eta enpresen lehentasuna, baita sindikatuena eta langileena ere, ezbehar-tasarekin amaitzea izan behar dela, azpimarratu du. Administrazio, eta eragile ekonomiko eta sozialei eskatu die, beren eskumen eta eginkizunen erantzun egokia eta koordinatua eman diezaietela lan-istripuak saihesteko, prebentzio-kultura sustatuz.

Azkenik, Eibarko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako zinegotziak iragarri du laneko istripuekin “zero tolerancia” izan behar dugula, eta hildakoen kopurua murrizteko neurriak sustatzea eskatu du. Bere ustez, lan-istripuak ezin dira lanpostu jakin batzuen ondorio saihestezintzat jo.