Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Agenda

partekatu  partekatu

MAR
09

18:30
AMARA PLAZA HOTELA

Gipuzkoako PSE-EEk kultura, kirol, gazteria eta lankidetzari buruzko "Gipuzkoa eraginkorrerako elkarrizketak" jardunaldien azken mahai-ingurua antolatuko du ostegunean

PSE-EEk datorren OSTEGUNEAN, MARTXOAREN 9an, egingo du Gipuzkoa eraginkor baterako elkarrizketak izenburupean hilabete honetan foru hauteskundeetarako maiatzaren 28ko programa prestatzeko antolatu diren mahai-inguruetako azkena. Datorren ostegunekoa kultura, kirol, gazteria eta lankidetzari buruzkoa izango da eta Donostiako Amara Plaza Hotelean egingo da, 18:30ean.

 

PARTE HARTUKO DUTE:

  • JOSÉ IGNACIO ASENSIO, GIPUZKOAKO PSE-EE-KO IDAZKARI NAGUSIA ETA GIPUZKOAKO AHALDUN NAGUSIRAKO HAUTAGAIA
  • MARIA JOSÉ TELLERIA, KULTURA, KIROL, GAZTERIA ETA LANKIDETZAKO DIPUTATUA
  • GOIZANE ALVAREZ, KIROLETAKO ZUZENDARIA
  • ISAAC PALENCIA, GAZTERIAKO ZUZENDARIA ETA ERRENTERIAKO ALKATEGAIA
  • LOURDES AUZMENDI, HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDE OHIA ETA EHU-KO ITZULPEN ETA INTERPRETAZIOKO IRAKASLE EMERITUA

Mahai-inguruak joan den ostegunean, otsailaren 9an, hasi ziren, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburu Idoia Mendia bertan zela, gizarte-politikei buruz eztabaidatu zen deialdian. Mahai-inguruetan Gipuzkoako ekonomiaren eta enpleguaren egoera aztertu da, baita iraunkortasun eta mugikortasun politikak ere.

Mahai sektorialetan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze sailburuorde Alfonso Gurpeguik, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romerok, eta María José Telleriak, Kultura, Kirol, Gazteria eta Lankidetzako diputatua. Jokin Díaz, Gizarte Ekonomiako zuzendaria; José Antonio Santano, Irungo alkatea eta Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioko (FEMP) Garraioen, Mugikortasun Iraunkorraren eta Bide Segurtasunaren Batzordeko presidentea; Susana Corcuera, Gipuzkoako Batzorde Eragileko Garapen Ekonomikoko idazkaria eta legebiltzarkide sozialista, besteak beste. Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagai José Ignacio Asensiok amaitu ditu mahai guztiak, eta jardunaldien koordinazioan Gipuzkoako PSE-EEko Batzar Nagusietako bozeramaile eta Azterlan eta Programen Gipuzkoako PSE-EEko idazkari Susana García Chueca egon da, bera baita maiatzaren 28ko foralen hauteskunde-programa prestatuko duena.

 

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30