Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Elgoibarko PSE-EE taldeak aldizkari baten bidez ematen du bere kudeaketaren berri

1. argazkia
Ariana Nogales, portavoz del grupo municipal socialista de Elgoibar y candidata a la alcaldía

PSE-EEko udal-taldeak amaitzear dagoen 2019-2023 legealdiaren balantzea argitara ematen du Elgoibarko etxe guztietan banatzen ari den aldizkariaren bidez. Aldizkari horretan, gardentasun osoz jasotzen da udal-talde sozialistak udalean egindako kudeaketa. Aldizkari horren 5.100 unitate, euskaraz eta gaztelaniaz, argitaratu dira eta bertan jasotzen dira PSE-EEk gobernu-taldeko kide gisa egindako jarduketetako eta ekimenetako batzuk.

Ariana Nogales udal-talde sozialistaren bozeramaileak azaldu duenez, PSE-EEren bokazioa da herritarrentzat baliagarriak izatea eta udalak, hau da, herritarrengandik gertuen dagoen administrazioak herritarren eguneroko bizitza hobetzen duten proposamenetan aurrera egitea. Hori dela eta, “oso pozik” dago Elgoibarko sozialistek Covid-19aren pandemiak eta Ukrainako gerrak baldintzatutako legealdi “zail eta konplikatuan” egindako lanarekin. Zailtasunak zailtasun, PSE-EEk “ahaleginak” egin ditu Elgoibarko familiei, kolektiboei eta sektore ekonomikoei laguntzeko, batik bat inguruabar horietan “kaltetuen” izan direnei.

Era berean, azaldu du sozialistek ezezagunak ziren egoerei aurre egin behar izan dietela, baina frogatuta geratu dela badakigula kudeatzen eta gugan ere konfiantza izan daitekeela, PSE-EEtik bultzatu ditugun politikek beti jarri baitituzte pertsonak erabaki guztien erdigunean. Esate baterako, herriko saltoki txikiei laguntzeko beharraz jabeturik, Bizi-Bizixa bono-kanpainak abian jartzea bultzatu dugu, baita Txankakuako merkatari-elkartearentzako laguntzak abian jartzea ere. Gainera, tokiko sare ekonomikoari laguntzeko ekimenak bultzatu ditugu, enpresa sortu berriei zein jardunean daudenei dirulaguntzak eman dakizkien.

Dena dela, aditzera eman du inguruabarrak aukera eman duenean, baliabideak jarri direla elgoibartarrentzat garrantzi handikoak diren beste proiektu eta inbertsio eraldatzaile batzuetarako. Horietako bat izan da hirigunea eta auzoak konektatuko dituen Udalbusa sortzeko eta ezartzeko proposamen sozialista. “Gaur egun errealitate bihurtu da”. Harro egoteko arrazoi bat da, halaber, PSE-EEren ahaleginari esker, zenbait aurrekontutan King Kong zubi “berriaren” proiektua idazteko partida ekonomikoak sartu izana. Gainera, 2023ko aurrekontuan, sozialistek eskatuta, milioi bat euroko partida sartu da lehen fasea egikaritzeko.

Bestalde, “garrantzitsutzat” jo da fatxadak birgaitzeko, irisgarritasuna hobetzeko edo eraikinen instalazio elektrikoa osorik berritzeko etxebizitzen jabeei zuzendutako 145.000 euroko laguntza linea bat sortzea. PSE-EEk babestutako dirulaguntza.

Azkenik, PSE-EEk bultzatu duen erakundeen arteko lankidetza azpimarratu nahi izan du; izatez, lankidetza horri esker, Elgoibarko Udalak soilik bere aldetik gauzatzea ezinezkoa izango zitzaizkion proiektuei ekin die. Esate baterako, Udalak Espainiako Gobernuaren Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren 350.000 euroko dirulaguntza jaso du Aita Agirre eskola zaharren inguratzaile termikoaren birgaitze energetikorako eta energia aerotermikoko edo hidrotermikoko instalazioetarako.