Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2021

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Herrian gertatutako animalien aurkako tratu txarren kasua gaitzetsi du Beasaingo PSE-EEk

1. argazkia
Eva Álvarez, portavoz del PSE-EE de Beasain

Eva Alvarez, Beasaingo PSE-EEko bozeramaileak Garin auzoan gertatutako animalien aurkako tratu txarra gaitzetsi du. Txakur bat zuhaitz baten gainean zintzilik agertu zen, agonia-egoeran, prentsan argitaratutako informazio batean azaltzen denez. Esan gabe doa ankerkeria muga guztiak gainditzen dituela. Herritarren laguntza eskatu du erruduna aurkitzeko, eta epaitua izan dadin animalien kontrako tratu txarrengatik.

Duela bi hilabete Arrasaten antzeko gertaera bat gertatu zela ere gogorarazi du. 41 urteko gizonezko bat txakur bat urkatzen eta atzeko hankak apurtzen saiatu zen. Herritarrek alerta eman zuten, eta atxilotzea lortu zuen Ertzaintzak. Bergarako Elurra animalientzako aterpetxean  sendatzen ari da txakurra, eta egun "zorte handia" du, sendatzen denean adoptatzeko pertsonen zerrenda "luzea" dagoelako.

PSE-EEko zinegotziaren ustez, gizarte honek "konpromiso argia" du animalien aurkako tratu txarren aurka, eta, gogorarazi duenez, PSOEk, joan den apirilean, Kongresuko gehiengo zabal bati gehituzizkion bere botoak, Kode Zibilaren aldaketa aintzat hartzeko, animaliek gauza izateari utz diezaioten. Hau guztia dela eta, animaliak babesteko "lehen urratsa" eman zen. "Animaliak sentiberatasuna duten bizidunak dira, eta jabeak bere eskubideak eta zaintzeko eta errespetatzeko betebeharrak bete behar ditu, bai eta haien ongizatea ziurtatu ere", adierazi du amaitzeko.