Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Beasaingo PSE-EEk EAJren udal gobernuari kritika egin dio Oriamendi kaleko bidegorria kendu nahi duelako

1. argazkia
Eva Álvarez, portavoz socialista en el Ayuntamiento de Beasain y Ángel Redondo, concejal del PSE-EE

Beasaingo PSE-EE taldeak kritikatu egin du Oriamendi kaleko bidegorria "arrazoirik gabe" kentzeko EAJren udal gobernuak hartutako erabakia autoen aparkalekua handitu nahi baitu, beste aukerarik eman gabe. Neurri hori Oriamendi kalea urbanizatzeko obren proiektuaren barruan jasota dago, eta joan den uztailean aurkeztu zen Tokiko Gobernu Batzarrean. Ekimen horrek EAJren babesa baino ez zuen jaso.

Eva Alvarez, PSE-EEren Beasaingo Udaleko bozeramaileak, ohar batean adierazi duenez, bere taldeak defendatzen duen aukera bidegorria mantentzea eta aparkalekua antolatzea da, ibilgailuak bidegorria errespeta dezan. Hala ere, udal-gobernuak hori kentzea erabaki du.

Esan gabe doa neurri hori hainbat eragile instituzional eta sozialekin osatutako mugikortasun iraunkorreko mahaia osatzeko printzipioen aurka doala. Are gehiago, mugikortasun iraunkorraren printzipio horien "urraketa argia da", EAJren udal-gobernuak hainbeste bultzatzen dituela esaten baitu, baina ekintzek gezurtatzen dituzte. "Bidegorria errespetatu gabe etengabe aparkatzen duten kotxei aparkaleku gehiago eman nahi dizkiete. Hori saihesteko ez dute mugikortasun iraunkorraren printzipioekin bat datorren irtenbiderik bilatzen", kritikatu du.

Bidegorriaren onurak azpimarratu ditu Álvarezek, izan ere, zirkulazioa bi noranzkoetakoa zen, eta norabide bakarrera jaitsi zen bidegorria eraiki zenean. Honen ondorioz, kalean zegoen trafikoa gutxitu egin da, zarata eta kutsadura murriztuz eta inguruko bide-segurtasuna areagotuz. "Orain, egindako bidea atzera egin nahi dute. Aitizik, autoa udalerriaren erdigunetik kendu beharko genuke, eta oinezkoari merezi duen lekua eman", esan du, bidegorria kentzeak bizikletaz joaten diren bizilagunei sarbidea zailduko diela azaldu ostean, eta "ahalegin fisiko handiagoa eta neketsuagoa" egitera behartuko dituela.

Gure herria eredu "berde eta iraunkorrago" batera eraldatzeko apustua egiten du PSE-EEk , eta mugikortasuna giltzarritzat jotzen du. Eraldaketa horrek "berebiziko garrantzia" du, eta, horretarako, bizikletaz mugikortasun jasangarria segurtasunez bultzatzearen aldeko apustua egiten du. Bestalde, Beasaingo mugikortasunaren etorkizuna Europako zuzentarau eta arauetara egokitu behar da; izan ere, zuzentarau eta arau horien helburua klima-aldaketari aurre egitea da, 2030erako Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzea, gure hirietan sortutako CO2 kantitateak murriztea, hiriok garbiak, osasungarriak, seguruak, irisgarriak eta herritar guztien bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dutenak izan daitezen. Lehentasun horiek gureak egiten ditugu, joan den asteazkenean, irailaren 22an, ospatu zen Kotxerik Gabeko Munduko Egunarekin bat etorriz, automobilaren erabilera murrizteko ekimena, "Ikusirik haren erabilera handiak kalte egiten diola ingurumenari ".

Azkenik, Beasain udalerri iraunkorra ez ezik, atsegina eta berdea ere izan dadin PSE-EEK proposamen eraikitzaileak egin dituela, esan du Alvarezek. Proposamen horietako batzuk 2021ko udal-aurrekontuan jaso ziren. Besteak beste, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak edo bizikletentzako eta patineteentzako aparkalekuak jartzea herriko hainbat puntutan. Are gehiago, PSE-EEren ekimena izan zen, Beasaingo hainbat gunetan bizikletak mantentzeko tresna-totemak jartzea. Hain zuzen ere, aste honetan, Udalak bizikletentzako tresnen totema jarri du Igartzako futbol zelaiaren gunean. "Beste batzuen artean lehena izatea espero dugu".