Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Zerbitzu publiko baten aurkako pintadak gaitzetsi ditu Arrasateko PSE-EEk

1 / 3
1. argazkia
Víctor Fuentes, portavoz socialista del PSE-EE de Arrasate

Udal talde sozialistak ahulenen enplegua eta babes pertsonala bermatzen dituen zerbitzu publikoaren aurkako pintadak gaitzetsi ditu. Víctor Fuentesek, udal talde sozialistaren bozeramaileak, eta Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako zinegotziak esan duenez asteburu honetan agertu diren pintadak garbitzen ari da udala gaur goizean. Pintadak San Juan Bataiatzailearen parrokian eta Lanbideren bulego berrien aurrean agertu dira asteburuan. Bertan, gazteleraz irakur daiteke “SOS. Basta ya de ayudas” eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren siglak, debekuaren zeinua gainetik dutela.

Prentsa-ohar batean, Fuentesen ustez, ekintza hori “onartezina” da, guztiona den zerbitzu publiko baten aurkako eraso argia baita. Are gehiago, euskal herritarren arteko berdintasuna lortzeko funtsezko tresna da. Bestalde, ziur dago zerbitzu publikoak ezinbestekoak direla pertsona guztien aukera-berdintasuna bermatzeko, eta,  gizarte- eta lurralde-kohesioaren tresna nagusia direla eta, beraz, pintada horien mezua ulertezina ela.

Azkenik, Fuentes bereziki kritikoa izan da pintadetako batekin:  XIII. eta XIV. mendeetan eraikitako San Joan Bataiatzailearen Parrokian egin da, non eraikin historikoa eta ondare kulturala den, eta, beraz, eraikin babestua da. “Guk jaso dugun kulturala den oinordetza da, eta zaindu behar dugu  betebeharrez”, gainera azaldu du historikoak diren eraikininetan pintadak garbitzea ez da erraza, harria ez kaltetzeko teknika bereziak erabili behar direlako eta garestia delako.