Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Arrasateko PSE-EEk Txalotu egin du 2023an garraio publikoan %50eko beherapena egiten jarraitzea

1. argazkia
Aritz Murua, Arrasateko talde sozialistaren bozeramailea

Arrasateko PSE-EEren udal-taldeak oso albiste ontzat jo du Euskadik garraio publikoan % 50eko beherapenari eustea gutxienez 2023ko ekainera arte. Neurri horrek “eragin sozial handia” izan du gizartean, eta herritar askori mesede egin die. Aritz Murua talde sozialistaren bozeramaileak esan duenez, “ez dago Arrasateko familia bakar bat ere garraio publikoaren deskontua baliatu ez duenik”. Adierazi du “oso pozik” dagoela arrasatearrak urtarrilaren 1etik ikastetxera edo lantokira joan ahal izango direlako orain dituzten deskontuekin.

Ohar batean, 2023ko deskontu horien jarraitutasuna izatea nabarmendu nahi izan du, eta lorpen hori PSE-EErentzat aldarrikatu du, sozialistek erakundeetan egindako apustuari esker. Funtsezkoa izan da Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraioko sailburuaren eta Rafaela Romero Mugikortasuneko diputatuaren esku-hartzea, Euskadik gutxienez ekainera arte garraio publikoaren % 50eko beherapenari eutsi diezaion. “PSE-EE Eusko Jaurlaritzan, Batzar Nagusietan, aldundietan eta udaletan arduratu da, tematu egin da eta hainbat astetan aritu da lanean deskontuek aurrera dezaten”.

Era berean, esan du PSE-EE eta EAJ koalizioko udal-gobernua ahalegin “handia” egiten ari dela Udalak toki-mailan defizita bere gain har dezan, hiri barruko autobusaren hobariak duen kostua dela eta (urtean 31.275 euro).

Muruaren ustez, garrantzitsua da garraio publikoan deskontu horiei eustea, “funtsezko” zerbitzua ematen dutelako, ikasle eta langileen mugikortasun-arazoak konpontzen dituztelako. Hain zuzen ere, dituzten zailtasun ekonomikoak direla eta, haiek behar dute zerbitzu hori ikastetxera edo lantokira joateko.