Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Txillardegik Gipuzkoako Urrezko Domina ematearen aurka dago PSE-EE

JOSÉ IGNACIO ASENSIO: “No cuestionamos la labor de Txillardegi como lingüista y su trayectoria ligada al euskera, pero su trayectoria política no le hace merecedor del digno honor y distinción que representa la Placa/Medalla de oro de Gipuzkoa”

1. argazkia
José Ignacio Asensio, Secretario General del PSE-EE de Gipuzkoa y Teniente de Diputado General de Gipuzkoa

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak Gipuzkoako Batzar Nagusietako EHBilduko batzarkide taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiak Jose Luis Álvarez Enparantza, Txillardegiri, hil  hosteko  urrezko domina emateko egindako proposamenaren aurka agertu da. Ebazpen-proposamena gaur goizean aurkeztu du EH Bilduk, Gipuzkoako Parlamentuko Mahaiak kalifikatzeko.

Prentsa-ohar batean, buruzagi sozialistak azaldu du Txillardegiren ibilbideaz haratago, bakearen ideiaren aurkako profil politiko nabarmena izan zuela. Bitartean, euskal eta gipuzkoar gizarteak borroka egin zuen gaur lortu dugun bakea erdiesteko. Are gehiago, Txillardegi ETA erakunde terroristaren sortzaileetako bat izan zen, eta HBri lotuta egon zen terrorismoaren urterik gogorrenetan, alderdi horretako senatari kargua izatera iritsiz. Era berean, gogorarazi du Aralar alderdi politikoan militatu ondoren, utzi zuela, besteak beste, alderdi politiko horrek ETAren terrorismoaren biktimei elkartasuna adierazteko ekitaldi batean parte hartzeagatik izan zuen desadostasunagatik.

“Sozialistok azpimarratu nahi dugu Txillardegik euskarari lotutako hizkuntzalari eta idazle gisa egindako lana ez dugula inoiz zalantzan jartzen, baina haren jarduera politikoa ez da eredugarria, bakearen ideiaren aurkako profil politiko nabarmena izan baitzuen. eta, beraz Gipuzkoako urrezko plaka edo dominaren merezidun ez da”. Asensiok uste du sari hori Gipuzkoako Lurralde Historikoko Ohoreen eta Bereizpenen Araudiari buruzko martxoaren 28ko 22/2000 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera eman behar zaiola herritarren elkartasuna sustatzeko pizgarria den eta Gipuzkoako interes orokorrekin lotutako merezimendu, onura edo aparteko zerbitzu bereziak egiaztatzen dituen norbaiti, Foru Gobernu Kontseiluaren erabakiaren bidez. “Hori guztia, bere memoriari zor zaion errespetuarekin esanda”, gaineratu du.

Azkenik, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi ere badenak deitoratu egin du Gipuzkoako Batzar Nagusietako EHBilduren batzarkide-taldeak, bere proposamenarekin, “politikoki erabili nahi izatea Gipuzkoako goreneko saria, bere onerako”. Ondorioz, otsailaren 2an, Batzar Nagusietako Osoko Bilkuran, sozialisten batzarkide-taldeak ebazpen-proposamen horren aurka bozkatuko duela aditzera eman du.