Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk gaitzetsi egin du ETAko presoen aldeko Ibarrako ekiltaldia

1. argazkia
Fernando Narciso, Ibarrako udaleko bozeramaile sozialista

 

Fernando Narciso, Ibarrako udaleko bozeramaile sozialistaren ustez, "onartezina" da Bilduren udal gobernuak herriko jaietako egitarauan ETAko presoen aldeko ekitaldi bat sartu izana. Ernaik, Sortuko gazteek, joan den asteartean antolatu zuten deialdi "ofizialaren" helburua Tolosaldeko ETAko presoen askapena eskatzea zen.

Narcisok iragarri du iraileko udalbatzan Igor Zapirain alkateari galdetuko diola zergatik ez zuen ekitaldia gaitzetsi. Areago, jakin nahi du zergatik sartu zen jaietako programa ofizialean, non afari solidarioaren titulua agertzen zen, baita zenbat diru bideratu den ekitaldi hori antolatzeko. "Onartezina da jaiak ETAko presoak omentzeko eta goratzeko erabiltzea. Bada garaia ETAko presoen aldeko omenaldi eta keinuekin amaitzeko ".

Azkenik, Narciso kritiko agertu da Carlos Iturgaitz, Euskadiko Alderdi Popularreko presidentearekin, ekintza "gaitzesgarri eta larri" hori Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurka erabiltzeagatik. "Ibarrako ekitaldiari garrantzia kendu gabe", gogorarazi nahi izan du "ETA, talde terrorista garaitu dugula, jada ez dago ETA ". Horregatik, esan du oso penatzen diola "PPek terrorismoa erabiltzea sozialistei erasotzeko, horiek, PPko afiliatuek eta militanteek bezala, terrorismoaren eraso errukigabea jasan baikenuen".