Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE.EEk kezkagarritzat jo du Gipuzkoako genero-indarkeriako kasuen %37,5eko igoera

1 / 2
1. argazkia

Arritxu Marañón, Gipuzkoako PSE-EEko Berdintasun Idazkaritzarentzat, “oso kezkagarria” da azken urtean genero-indarkeriako kasuek izan duten gorakada. Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren (BLZ) memoriaren arabera, Gipuzkoan, 359 espediente izapidetu ziren indarkeria matxistagatik, aurreko urtean 261 izan ziren bitartean, alegia, 2021 eta 2022 urteak elkarrekin alderatuz:  %37,5eko hazkunde nabarmena izan du. Gainera, sexu-askatasunaren aurkako delituak izan dira gehien hazi direnak, zehazki, %75,4.

“Esan gabe doa indarkeria matxista gizarte honek duen arazo nagusietako bat dela”, aitortu du batzarkide gozialistak prentsa-ohar batean. 2003tik indarkeria matxistaren eraginez Espainian hil duten 1.144 emakumea da, eta 2022an, aldiz, 14 emakumea da. Beraz estrukturazko arazo bati aurre egiten ari gatzaizkio eta horregatik, biktimei babesa eta laguntza emateko edozein "ekimen" babestuko dute sozialistek, gaitz horri amaiera emateko helburuarekin.

“Horrek amaitu egin behar du, biktimen eta familien minaren aurrean ezin baikara isilik geratu. Eta, askok ukatzen badute ere, horixe da genero-indarkeriaren alderdirik krudelena, hots, hilketa”, esan du Marañonek. Are gehiago, indarkeria matxista gure gizartean dagoen desberdintasunaren basatiena den ikurra da, emakumeek pairatzen dutena, emakume izateagatik. Eta, honen ondorioz, ziur dago garrantzitsua dela erakundeek, alderdi politikoek, gizarteak eta komunikabideek genero-indarkeriarekin amaitzea, diskriminazio-eredu argi eta nabarmen bati erantzuten baitio.