Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2023

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Joxean Sánchezen ustez, Lezoarren ekarpenak funtsezkoak izango dira PSE-EEren gobernu ekintzarako

1. argazkia
El candidato a la alcaldía de Lezo, Joxean Sánchez, en la Casa del Pueblo

Lezoko PSE-EEk Lezo hurbilago izeneko kanpaina jarri du martxan, herritarrengandik gertuago egoteko, euren proposamenak entzuteko eta gureak helarazteko. Horrela, 666274317 telefono zenbakia jarri da Lezoko bizilagunen eskura, proposamenak Whatsapp edo SMS bidez bidaltzeko aukera izan dezaten, hauteskunde programa sozialista egiterakoan kontuan hartzeko. Era berean, Lezoko herritarrek euren ekarpenak Lezoko PSE-EEren sare sozialen bidez (facebook, twitter eta instagram), eta https://bit.ly/3lfY5uZ online inprimaki baten bidez bidali ahal izango dituzte.

Komunikazio-kanal berri honen helburua da lezoarrek Joxean Sánchez, PSE-EEko alkategaia, eta bere taldeari, proposamenak, eskaerak, kexak edo kezka pertsonalenak helaraztea, hauteskunde-programan txertatzeko eta irtenbidea emateko, azaldu duenez. Zentzu honetan, Lezoko PSE-EEk aste batzuk daramatza hainbat elkarte eta kolektiborekin bilerak eta topaketak egiten bere eskaera eta iradokizunak jaso eta hauteskunde programan sartzeko.

Bestalde, Joxean Sanchezek adierazi du bere helburua lezoarrekin batera gobernatzea dela, eta bere iritziak eta eskaerak giltzarritzat jo ditu gobernu-ekintzarentzat. Orain, telefono mugikorraren eskura izango dute PSE-EEk udal hauteskundeetara aurkeztuko duen hauteskunde-programan parte hartzeko aukera, gaineratu du.

Jasotako ekarpenekin, sozialisten kanpaina-taldeak proposamen egokienak eta bideragarrienak aztertu eta hautatuko ditu, eta, PSE-EEren hauteskunde-programa aurkeztu aurretik, programan sartu diren ekimenen berri emango du. Whatsappeko kanal sozialistara proposamenak bidaltzeko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Gainera, Lezo gobernatzeko hautagaiak azaldu duenez, Lezo hurbilago kanpainaren barruan dagoen beste ekimen bat PSE-EEren egoitza lokala hauteskunde-bulego gisa irekitzea da. Adierazi duenez, gure Herriko Etxea berriz irekitzeak eragin sinboliko eta emozional handia du Lezoko sozialistentzat, gaur egun aniztasunetik politika egin badaiteke ere, duela gutxira arte bandalizatzen eta erasotzen baitziren gure egoitzak.

Beraz, Lezoko Herriko Etxeko ateak zabalik egongo dira 11-13:00etan eta 17-19:00etan apirilaren 1etik aurrera, proposamenak entzuteko eta gureak bidaltzeko helburuarekin, elkarrizketa, herritarrenganako arreta eta hurbiltasuna baitira gure proiektu politikoaren ezaugarri nagusiak.