Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Irailetik Mugi txartelarekin bidaiatzeko aukera dago Tolosako hiri-busan

Joxe Mari Villanuevarentzat, hiribusaren erabiltzaileek aurrespen "nabarmena" izango dute deskontuak izango dituztelako

JOXE MARI VILLANUEVARENTZAT, HIRIBUSAREN ERABILTZAILEEK AURREZPEN “NABARMENA” IZANGO DUTE DESKONTUAK IZANGO DITUZTELAKO

1. argazkia
Joxe Mari Villanueva, portavoz socialista en el Ayuntamiento de Tolosa

Joxe Mari Villanueva udal talde sozialistaren bozeramailearentzat “albiste bikaina” da Tolosako Hiribusak Mugi txartelarekin bidaiatzeko aukera irailean gauzatzea. Tolosa Mugi sarean integratzea behin betiko onartu zuen atzo Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren Batzarrak (GGLA).

Villanuevak azpimarratu du Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua Gipuzkoako Foru Aldundian egiten ari den lana, garraio publiko “iraunkorra ez ezik, ekonomikoa eta irisgarria ere” sustatuz. Ziur dago garraio publikoaren erabiltzaileentzat nabarmen aurreztuko duela garraio publikoaren erabilera, eta beraz, giltzarritzat jo du Tolosako busak Mugi txartelarekin bidaiatzeko aukera izatea. Neurri oso positiboa da tolosarrentzat eta, are gehiago, garraio publikoaren aldeko apustu sendoa. “Tolosak beste urrats bat eman behar zuen garraio publikoa ibilgailu pribatuaren alternatiba izan dadin”.

Neurri horri esker, erabiltzaileek errazago izango dute zerbitzua eta tarifa-politika bakarra izango dute; beraz, ez dira arduratu beharko autobusean bonoa edo txartel digitala erosteaz edo hiriko autobuseko joan-etorrietan bidaia eskudirutan ordaintzeaz. Garraiobideen arteko integrazioari eta horietako bakoitzean dauden ordainketa-sistemei esker, irailaren erdialdetik aurrera, sistema teknologikoak egokitzen direnean, Mugi duten bidaiariek Tolosako hiribusean erabili ahal izango dute, Lurraldebuseko bidaiak ordainduta. Eta, garrantzitsuena da, sareko gainerako operadoreekin, hala nola Renferekin, deskontuak eta doako transbordoak egitea.