Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

José Ignacio Asensioren esanetan, ezinbestekoa da seigarren olatua geldiarazteko neurriak "adostea"

1 / 2
1. argazkia
José Ignacio Asensio, Secretario General del PSE-EE de Gipuzkoa y Teniente de Diputado General de Gipuzkoa

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak esan du autonomia erkidegoek badutela nahikoa tresna seigarren olatu berri honi aurre egiteko. Beraz, kritikak alde batera utzita, erabakiak “adosteko” unea dela uste du. “Esan gabe doa erabaki horiek hartzea ez dela erraza”, baina erakunde bakoitzak bere “erantzukizuna” bere gain hartu behar du. Horregatik, arduradun politiko eta instituzionalei “seriotasuna eta kritika publikoa saihesteko” deia egin die.

 

 

Elkarrizketa batean, Euskadi Irratiko "Faktoria" albistegian, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiordeak gogorarazi du Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza neurriak hartzen ari direla egungo egoerari aurre egiteko. Aitzitik, murrizketetatik eta eskumenetatik haratago, garrantzitsuena norberaren erantzukizuna. Are gehiago, Covid-19aren aldaera berria dela eta, alegia omikrona, herritarrek oso kontuan hartu beharko lituzkete segurtasun neurriak egunotan, orain arteko gainontzeko aldaerak baino azkarrago zabaltzen ari baita, kasu positiboen gorakadaren ondoren egiazta daitekeen bezala.

Bestalde, pozik agertu da lan erreformaren inguruan itxitako akordioarekin, “aurrerapauso handia” baita, eta zentzuzkoa iruditzen zaio sindikatuen eta enpresaburuen artean adostutako itun bat baliozkotzea, duela hamar urtetik ez baitzen horrelakorik gertatzen. Hala ere, buruzagi sozialistaren ustez, azpimarragarriena da langileek eskubideak irabazten dituztela araudi berriari esker. Horregatik, Kongresuan ordezkatuta dauden indar politiko guztiei eskatu die testua “errespetatu beharko” litzatekeela, proiektu "oso ona" baita. Lehenik eta behin, lan-baldintzak hobetzen ditu; bigarrenik, enpleguaren prekarietatearekin amaitzen du; hirugarrenik, lan eta soldata duinei bidea ematen dio, eta azkenik, guztion eskubideak bermatzen ditu.

 

Euskal indar politikoen arteko etorkizuneko akordioei buruz galdetuta, Asensiok zuhurtziaz jokatu nahi izan du. Sozialistentzat giltzarritzat jo ditu “egonkortasuna eta bizikidetza”, eta Gipuzkoako gizartearen aniztasunarekiko errespetuaren bermea garela. Zentzu honetan, horiek dira PSE-EEren eta EAJren arteko koalizio-gobernuen oinarria, eta bi alderdien akordioa “oso emaitza onak” ematen ari direla azpimarratu du. Are gehiago, akordioak osasun oso ona du, eta horren adibide ona da Gipuzkoako Foru Aldundiko foru gobernua. Bere esanetan, egiten ari den kudeaketarekin oso pozik sentitzen da, sozialistek defendatzen dituzten eta Europako gizarteak ere bere egiten ari diren politika sozialdemokratak bultzatzea ahalbidetzen baitu Covid-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomiko eta sozialetik irteteko apustu sendoa eginez.