Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EErentzat, Mendarok susperraldi justu baten alde lan egin behar du, herriko gazteei etorkizuna bermatuz

1. argazkia
María José Tellería, portavoz socialista del PSE-EE en Mendaro

María José Telleria, Mendaroko PSE-EEko bozeramailea, pozik agertu da udalak gazte plana, “Nerabeak eta gazteak. Diagnostikoa. Parte-hartze prozesua” delakoa, martxan jarri duelako. Plan horrek balio izango du tokiko gazteek bizi duten errealitatea ezagutzeko, bai  datu objektiboen bidez, eta bai beren pertzepzio eta balorazioen bidez.

Are gehiago, PSE-EErentzat ezinbestekoa da gazteei beren beharrak eta eskaerak azaltzeko aukera ematea, hortik aurrera Udalak tokiko errealitatera egokitutako proiektua ez ezik, zerbitzu eta programak ere garatu ahal izan ditzan.

Gogoratu duenez, PSE-EEk hainbat ekimen sustatu ditu Mendaroko Udalean, etxebizitzak alokatzeko laguntzak eta negozio berriak abian jartzeko laguntzak bultzatzeko, oinarrizko eskubideei erantzuteko. Aitzitik, badakigu hobetu beharreko esparru gehiago daudela Mendaro leku erakargarria izan dadin belaunaldi berrientzat.

Esan gabe doa adin-talde bakoitzak arreta eta baliabide espezifikoak behar dituela, eta Udaletik ere jakin behar dugu prest egon behar dugula entzuteko, batez ere gazteei. Diagnostiko hori eginda, dagoeneko martxan dauden ekimenak hobetuko dira, bai eta udalerriko bizi-kalitatea hobetuko duten beste ekimen batzuk ere.