Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Zumaiako PSE-EEk adostasunaren aldeko apustua egin du herritarren ongizatea sustatzeko

Udal Talde Sozialistak 2026ko aurrekontuak babestu ditu udalerriko bizilagunen egunerokotasuna hobetzeko helburuarekin, jarrera eraikitzailea mantenduz eta desadostasunen aurretik herritarren ongizatea jarriz

1. argazkia

Zumaiako PSE-EEk jarrera arduratsua eta eraikitzailea izan du, eta gobernu taldearekin akordioa lortu du 2026ko aurrekontuak aurreratzeko.


Duñike Agirrezabalaga bozeramaile sozialistak esan duenez, "zumaiarren egunerokotasunaren hobekuntzarekin kezkatuta, konfrontaziotik aldentzen gara politikan, eta nahiz eta beti kritikoak izan, bat gatozen gaien inguruan akordioak lortzen saiatzen gara, kasu honetan gobernu taldeak gure proposamenak onartu dituen bezala. Horrek ez du esan nahi guztiarekin ados gaudenik, baina gure arteko desberdintasunak argi utzita, elkarguneak eta  elkar ulertzea bilatzen jakin behar dugu, aurrera egin ahal izateko ".


Udal Talde Sozialistak hainbat proposamen gehitu ditu datorren urteko kontuetarako.

Oikinako bidegorriaren azterketa teknikoa. Horretarako, aukera guztiak aztertu beharko dira. Zumaia - Zestoako bidegorriaren amaiera errealitate bat den honetan, Oikinarako proiektu batekin hasteko unea da.

Udaleko hirigintza-artxiboa digitalizatzeko proiektua, dokumentazioaren kudeaketa errazteko eta herritarrarentzako arreta hobetzeko. Udal zerbitzu publikoa da hau, denbora eta baliabide asko galtzen dituena, bai udal teknikariei, bai euren lana egiteko dokumentazio hau behar duten profesional eta herritarrei. Proiektu honek "zerbitzu publiko hau modernizatu eta egungo garaietara egokitu nahi du".


Pachita Etxezarreta ingururako mugikortasun-azterlan bat, oinezkoen, autobusen eta inguru horretatik igarotzen diren ibilgailuen antolamendua hobetzeko aukerak baloratuz. Zumaiako mugikortasunerako ardatz nagusi hori aztertu eta hobetu egin behar da, Torreagaren garapen berriak eragingo duen inpaktua kontuan hartuta.

Zumaian memoria historikoari buruzko lanekin jarraitzea eta frankismoan giza eskubideen urraketak jasan zituzten biktimei omenaldia egitea, garai hartako udal-ordezkari eta langileei bereziki aitortza eginez. "Denok ados gaudela uste dut, hau ere merezitako ekitaldia dela eta egiteke dagoen ekintza bat dela", azaldu du bozeramaile sozialistak.

"Konpromiso hori gure udalerriak herritarren egunerokotasuna erraztuko duten benetako politiketan aurrera egiten jarraitu behar duela sinetsita sortu da. Zumaia hobea, eskuragarriagoa, mugikortasun iraunkorrarekin eta gizarte-zerbitzu hobeekin egin nahi dugu. Horregatik lortu dugu akordio hau. PSE-EE udalgintzako alderdia da, eta siglen gainetik herritarren hobekuntza bilatzen dugu ", esan du Agirrezabalagak.