Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Pasaiako portuak Estatuaren interes orokorreko izaera mantentzea defendatu du Gipuzkoako PSE-EEk

Estatuko Abokatutzaren txosten batek juridikoki ebazten du eztabaida, Pasaiak interes orokorrekotzat jotzeko baldintzak % 100ean betetzen dituela ziurtatuta

1. argazkia

Gipuzkoako PSE-EEk deitoratu egin du zenbait agintari politikok Pasaiako portuaren prestigioa zalantzan jarri izana, "Gipuzkoarentzat, Euskadirentzat eta bere menpe dauden 6.000 familientzat erabakigarria den azpiegitura baita".

"Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak" Batzarkide Taldeak, Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin den osoko bilkuran, interes orokorreko portuaren katalogazioari eusteko beharra defendatu du. Alberto Albistegui bozeramaileak ohartarazi duenez, azken asteotan portu gainbeera bati buruz hitz egiten ari dira, "baina hemen gainbehera doan gauza bakarra errealitate ekonomiko, sozial eta juridikotik deskonektatuta dagoen diskurtsoa da, Estatuko portuen ardura duen Estatuko Abokatutzaren txostenak agerian uzten duen bezala".


Txosten horrek berrestsi egiten du Pasaiak interes orokorrekotzat jotzeko beharrezkoak diren bost baldintzak betetzen dituela. Hori dela eta, baztertu egiten da eskumena eskualdatzea beharrezkoa izatea lehiakortasuna bermatzeko, zenbait arduradun politikok eskatzen duten bezala.


Txosten horren arabera, Pasaiak nazioarteko merkataritza-jarduera bat du, lurraldeen arteko eragin nabarmena, garrantzi estrategikoa ekonomia nazionalarentzat, Zirkulazio-bolumen esanguratsua, eta funtzio bat betetzen du Estatuko portu-sistemaren barruan. Horregatik guztiagatik, "ez dago eztabaidarik".

Sozialistek berretsi dute Pasaiako portua Euskadira eskualdatzeak "ondorio larriak" izango lituzkeela: operadoreentzako erakargarritasuna galtzea, aduanak kentzea, nazioarteko trafikoa beste portu batzuetara desbideratzea, eta kezkagarriena, azpiegitura horren menpe dauden milaka langilerentzako arriskua.

Albisteguik, gainera, Pasaia "bigarren mailako" portu bihurtu nahi izatea deitoratu du. Hori "arduragabea eta kaltegarria" da, bereziki Estatuko Abokatutzak dagoeneko ebatzi duen eta ibilbiderik ez duen eztabaida bat elikatzen denean.


Zentzu horretan, zalantzan jarri du zein izango litzatekeen alternatiba. Pasaia Bermeokoa bezalako portu bihurtzea, autonomikoa eta jardun behar ez duen lekuan jarduten egoera alegalean dagoena?


PSE-EEk ziurtatu du portua bultzatzeko benetan estrategikoa Lezo-Gaintxurizketa plataformaren sorrera dela. Plataforma modernoa eta intermodala, portua barnealdeko enpresekin lotzeko, eta, hala, merkantzien trafikoa bultzatzeko.


Alderdi Sozialistak Pasaiako portua interes orokorreko azpiegitura gisa defendatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du, “akordioak proposatuz eta Gipuzkoaren erronkei aurre eginez”, amaitu du bozeramaileak.