partekatu
Lezoko PSE-EEk EH Bilduren zergen igoera proposamena arbuiatu du, neurriz kanpokoa, justifikaziorik gabea eta familientzat zigorra dela iritzita
PSE-EE udal taldeak iragarri du 2026rako ordenantza fiskalen aurka bozkatuko duela; izan ere, %5eko zerga eta tasa igoera aurreikusten dute, eta hori gobernu taldearen kudeaketa eta plangintza txarraren ondorio dela uste dute
Lezoko PSE-EE udal taldeak “aurkako jarrera irmoa” agertu du EH Bilduren gobernu taldeak aurkeztutako 2026rako ordenantza fiskalen aurrean, planteatutako zergen eta tasen igoera neurriz kanpokoa, justifikaziorik gabea eta zuzenean zigortzen dituena dela iritzita.
%5eko igoera honek (KPI + %2) “kudeaketa txarraren eta aurreikuspen faltaren pisua bizilagunen gain utzi nahi dute beste behin ere”.
PSE-EEren iritziz, neurria familiaren ekonomiarentzat kolpe handia da, udal gobernuaren plangintza eskasaren ondorio zuzena.
Joxean Sánchez bozeramaile sozialistak adierazi duenez, “ezin dugu onartu udaletxearen jasangarritasun ekonomikoa Lezoko familien jasangarritasunaren kontura bermatzea. Kudeaketa arazoen konponbidea ezin da beti berdina izan: zerga gehiago”.
Udal talde sozialistaren ustez, horrelako igoerak ez dauka justifikaziorik, are gutxiago zerbitzuetan (kaleko garbiketan, berdeguneen mantenuan edo kirol-instalazioetan) hobekuntza nabarmenik aurreikusten ez denean.
Sánchezek ohartarazi duenez, Lezoko bizilagunek “ gauza bera edo gutxiago jasotzeko gehiago ordainduko dute; igoera honek udaletxearen diru-sarrerak handitzea besterik ez du helburu, herritarren kontura”.
PSE-EEk gogorarazi du hau ez dela EH Bilduren gobernuak herritarrak erabiliz bere kudeaketa arazoak estaltzen saiatzen den lehen aldia, izan ere, iaz ere zerga eta tasen igoera orokorra ezarri zuten, zabor-tasan %50eko eta kirol-tasetan %20 eta %30 arteko igoerak barne.
Herritarrak ito egiten dituzte politika errekurtso-biltzaile hauen aurrean, PSE-EEk “gobernu taldeari eskatzen dio zergak igotzea erabaki aurretik, behar izanez gero, gastua arrazionalizatzeko bestelako neurriak har ditzala.
Herritarrak itotzen dituen diru-bilketako adabakien politika horren aurrean, PSE-EEk “gobernu taldeari eskatzen dio, zergak igo aurretik, beharrezkoa balitz, gastua arrazionalizatzeko beste neurri batzuk har ditzala. EH Bilduren gobernu taldearen betebeharra da egoera ekonomikoa arintzeko alternatibak bilatzea eta lantzea, betiere bizilagunen ongizatea lehenetsiz eta kudeaketa eraginkorra eginez”.
Horregatik guztiagatik, PSE-EEk gehiegizkoak eta diru-bilketakoak diren ordenantzen aurka bozkatuko du, eta gardentasuna, eraginkortasuna eta Lezoko familien gain sistematikoki egongo ez den plangintza ekonomiko serioa eskatzen jarraituko du.