Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Ibarrako PSE-EEk EH Bilduren Gobernu Taldeari herritarren energia-komunitateak bultzatzeko eskatu dio

Udal Talde Sozialistak mozio bat aurkeztu du, eta EH Bilduri eskatu dio asmo handiko plan bat diseinatu eta bultzatzeko, Jasangarritasun Sailaren baliabideak eta programak ahalik eta gehien aprobetxatuko dituena, Jose Ignacio Asensio sozialistak gidatuta. Helburua da tokiko energia-komunitateak garatzeko dauden laguntza guztiak eskatzea

1. argazkia

Ibarako PSE-EEk udalerrian tokiko energia-komunitateak berraktibatu eta bultzatzeko eskatu du. Udaleko bozeramaile Fernando Narcisoren hitzetan, “trantsizio energetikoa gure gizartearen erronka nagusietako bat da”. 

Klima-larrialdi testuinguru honetan, “udalek ezin dute albo batera begiratu: herritarrek autokontsumo kolektiboaren aukerak balia daitezen, energia-kostuak murriztuz, jasangarritasuna sustatuz eta energiaren sarbidea demokratizatuz”.

 Gipuzkoako beste udalerri batzuek dagoeneko energia-komunitate batzuk martxan dituzten bitartean, Ibarra atzean geratu da EH Bilduren egungo gobernuak erakutsitako anbizio eta lidergo faltagatik. Ondorioz, herritarrek ez dituzte jasotzen eredu honek eskaintzen dituen onura ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak.

“EH Bilduren ekintza ezak eragotzi egiten du Ibarrak Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak,  Jose Ignacio Asensio sozialistak zuzendua, eskaintzen dituen laguntza eta baliabideetara  iristea”, azaldu du Narcisok.

Jasangarritasun Departamentuak herritarren dinamizazio eta prestakuntzarako hitzaldiak antolatzeko tresnak eta laguntza ekonomikoak eskaintzen ditu tokiko energia-komunitateak garatzeko. “EH Bildu besoak gurutzatuta dago, eta aukera bikain bat galtzen ari gara  gure herritar guztientzat onuragarria izango litzatekeena”, deitoratu du bozeramaile sozialistak.

Ibarako Alderdi Sozialistak trantsizio energetiko bidezko, berde, demokratiko eta parte-hartzailearen aldeko apustu irmoa egiten du, eta herritarrentzat errealitate ukigarri bihurtzen dakiela erakutsi du gobernatzen duen tokian.

“Udal kudeaketa faltaren eta horrek gure herriarentzat dakartzan aukera-galeren aurrean, oposiziotik ezin gara isilik geratu”, esan du Narcisok. 

Hori guztia dela eta, Talde Sozialistak honako mozio hau aurkezten du: 

 

Mozioaren Puntuak:

  1. Ibarrako Udalak konpromisoa har dezala energia-komunitate herritar baten sorrera premiaz bultzatzeko, eta hura eratzeko eta abian jartzeko beharrezko lanei hasiera ematea, beste atzerapenik gabe.
  2. Udalak azterketa tekniko zehatzak egin ditzala, partekatutako autokontsumorako egokiak diren eraikin publikoen estalkiak eta udal azpiegiturak identifikatzeko,  eta herritarren parte-hartze zabala bermatuz.
  3. Udalak konpromisoa har dezala Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eskaintzen dituen programa, baliabide eta laguntza guztiak aprobetxatzeko, energia-komunitateak, baterien biltegiratzea, energia-eraginkortasuna eta mugikortasun elektrikoa garatzeko.
  4. Udalak trantsizio energetikorako udal-plan bat abiaraz dezala, hurrengo lau urteetarako helburu argi, neurgarri eta egiaztagarriekin, emisioen murrizketa eta autokontsumoaren sustapena barne.
  5. Udalak sei hilean behin Udalbatzari jakinaraztea energia-komunitate herritarraren aurrerapenari  buruz  eta trantsizio energetikoaren alorrean hartutako neurriei buruz.