Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Denis Itxaso: "EAJk etxebizitzaren arloan dituen jarrera immobilistak arazo dira Euskadirentzat. Tresna berriak behar ditugu "

Datozen hauteskunde autonomikoetarako PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburuak ohartarazi du EAJk etxebizitzari buruzko lege guztien aurka egindako erasoak euskal autogobernua kaltetzen duela.

1. argazkia

Denis Itxaso Gipuzkoako hautagaiak deitoratu egin du EAJk etxebizitzaren arloan jarrera immobilistak izatea; izan ere, Itxasok adierazi duenez, gai hori kronifikatu egingo da eta desberdintasunak sortuko ditu, baita arazo ekonomikoak ere. 

"Historikoki, Euskadin hainbat tresna erabili izan dira, eta horiek eztabaidatu gabe, apaltasunez aitortu beharko dugu ez dutela balio izan alokairuaren prezioen igoera neurrigabea geldiarazteko", adierazi du Itxasok. 

Igoera hori ez da Donostiako zentroan bakarrik gertatu, aurreko hamarkadetan bezala, metropoli osoa kutsatzen ari baita. Gazteek Astigarragara, Hernanira, Lasarte-Oriara, Pasaiara edo Errenteriara joan behar dute bizitzera. Eta egoera horrek udalerri horietan guztietan alokairuaren prezioak ere igoarazi ditu.


Zentzu horretan, Itxasok ziurtatu duenez, "etxebizitza arazo endemikoa bihurtu da konurbazio osoan. Beraz, ezin dira jarrera immobilistak mantendu, EAJk egiten duen bezala, tresna berriak planteatzen ditugunean, Europako beste eskualde batzuetan gauzatu diren etxebizitza-politiketan inspiratuta daudenak eta hain arazo larrirako txoke-plana direnak ".


"Sozialistok bi Etxebizitza Lege jarri ditugu martxan, bai Espainian, bai hemen, Euskadin, eta EAJk aurka bozkatu du sistematikoki. Eta horrekin pozik ez, eta orain Euskal Etxebizitza Legearekin Konstituzio Auzitegira jotzen dute. Gure ustez, autogobernuaren aurkako erasoa da, etxebizitzaren arloko gaitz endemikoetako bat, alokairuen prezioa, geldiarazteko eskumen oso interesgarriak ematen baititu lege horrek. EAJ beti ari da erabakitzeko eskubidea eskatzen eta defendatzen, baina badirudi gustuko dituzten gaiei buruz bakarrik hitz egiten dutela,  eta bere gustukoak ez direnean, nahiago du autogobernutik igaro".

Gipuzkoako hautagaiak Euskal Etxebizitza Lege berriaren alde egin du, udalek duten eskumena delako. "Ez da ulertzen ekimen hau geldiarazi nahi izatea, ez bada funtsezko arrazoi ideologikoengatik". 

Itxasok komunikabideen aurrean egin ditu adierazpenak, Donostiako Txomin auzoan. Susana Corcuera legebiltzarkide eta hautagaiarekin, Ane Oyarbide Donostiako Udaleko bozeramaile sozialistarekin eta Gipuzkoako PSE-EEko beste kide batzuekin batera. 

Itxasok gogorarazi du etxebizitza eskuratzea dela Gipuzkoako eta Euskadiko erronka nagusietako bat. Hori dela eta, alokairu sozial eta eskuragarriko 5.000 etxebizitza berri sustatzeko aurrekontua handitzea, alokairuko parke publikoan 1.500 etxebizitza erosi eta sartzeko 200 milioi euro mobilizatzea edo Eusko Jaurlaritzak eraikitzen dituen alokairuko etxebizitza guztien % 50 gazteentzat gordetzea proposatzen du, horiek baitira gehien behar dutenak.