Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Ez dugu memoriarik gabeko herria izan nahi, esan du Andoaingo PSE-EEk

Maider Laínez: “No puede ser que los jóvenes de Ermua no sepan quién fue Miguel Ángel Blanco y tampoco puede ser que los jóvenes de Andoain no conozcan que a José Luis le mataron por pensar diferente”.

1 / 3
1. argazkia
Homenaje José Luís López de Lacalle

Maider Lainezek, Andoaingo PSE-EEko idazkari nagusiak, gaur eguerdian esan duenez, “sozialistok elkarbizitza eraikitzeko lanean jarraitzen dugu, ahazturaren biktimak bihur ez gaitezen eta historia berridatzi nahi dutenei galarazi nahi diegu”. Duela 22 urte ETAk hildako Jose Luis Lopez de Lacalle euskal intelektuala oroitu dute sozialistek lore eskaintza batekin, eta bere izena daraman Monolitoan egin dute ekitaldia, Andoainen. Andoaingo talde sozialistak bi urteko pandemiaren ondoren ekitaldi publikoa egin duen lehen urtea da aurten.

Lainezekin batera, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia, herri horretako zinegotziak eta zinegotzi eta batzarkide sozialistak izan dira. Azaldu duenez, PSE-EEk terrorismoaren biktimei beti egingo die omenaldia. Bestalde, onartu du Euskadin terrorismoaren deslegitimazioan eta bizikidetzan aurrerapausoak eman direla; hala ere, oraindik lan asko egiteko dagoela baieztatu du. “Ezin daiteke Ermuko gazteek ez jakitea Miguel Angel Blanco nor izan zen, eta Andoaingo gazteek ez jakitea Jose Luis desberdin pentsatzeagatik hil zutela”

“Gure gazteen artean biktimen oroimena bizirik mantendu behar dugu guztion artean memoria kolektiboa eta inklusiboa eraikiz, oraina eta etorkizuna bizikidetzan lortzeko”, esan du Andoaingo alkate ere badena. Gazteei gertatutakoa azaldu behar zaie, bakerako eta tolerantziarako hezi, eta egindako akatsak ezagutu ditzaten; baina baita biktimak eta erresistenteak aldarrikatu behar direlako ere, López de Lacalle kasu, zeinak, terrorismoaren unerik gogorrenetan, askatasuna eta desberdin pentsatzeko eskubidea defendatzen jarraitu zuen, eta beti ere hitzetik eta errespetutik abiatuta.

Laínezek José Luis López de Lacalle ezagutu ez bazuen ere, Mari Paz Artolazabal alargunak eta haren lagun askok hitz egin diote berari buruz. “Bidagabekeria bat ikustea jasan ezin zuen”. Gainera, “askatasunen defendatzaile sutsua, eta mendekotasun ororen aurka zuen errebeldia ere nabarmentzen , frankismoaren aurkako borrokagatik kartzelan egoteraino”. Tamalez, demokrazian, ETA talde terroristak hil egin zuen, “librepentsalaria” zelako.