Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Miren Gallastegui da Antzuolako alkatetzarako PSE-EEren hautagaia

1. argazkia
Miren Gallastegui, Antzuolako udal-talde sozialistaren alkategaia

Miren Gallastegi Antzuolako udal-talde sozialistaren bozeramaile eta euskal legebiltzarkidea Antzuolako alkatetzarako PSE-EEren hautagaia izango da berriz maiatzaren 28an egingo diren udal-hauteskundeetan. Horixe erabaki du PSE-EEk, Zuzenbidean lizentziatua den abokatu honek legealdi honetan egin duen lan guztiaren balorazio oso positiboa egin ondoren.

Gipuzkoako PSE-EEtik adierazi dute Miren Gallastegui maiatzeko hauteskundeetan PSE-EEk izan dezakeen hautagairik “onena” dela. Alderditik nabarmendu dute legealdia “ezohikoa izan bada ere eta zailtasunez eta ustekabez beteta egon bada ere” Covidaren eta Ukrainako gerraren eta horiek izan dituzten eragin “negargarrien” ondorioz, Gallastegui oposizioan egin duen lanarengatik nabarmendu dela, eta, aldi berean, eskua luzatu diola udal-gobernuari herritarren bizitza hobetzeko ekimenak proposatuz. Horrela bada, “bikain” batekin gainditu du egoera sozio-ekonomiko konplexu hau.  

Bestalde, Gallasteguik azaldu du “ilusio handiz” aurkezten dela Antzuolarako proiektua aurrera eramateko, “herriak aurrera egin dezan ongizatean eta bizi-kalitatean”. Horretarako, adierazi du Antzuolako “gehiengo” progresistaren konfiantza lortzea dela bere helburua, “EAJren eta Bilduren alderdi biko dinamika” gainditu ahal izateko, eta erantsi du hori lortzeko bere onena emango duela. Maiatzaren 28ko hauteskundeetara aurkeztuko da “Antzuola aldatzen jarraitzeko” eta “ekarpen aurrerakoia egiteko” helburuarekin.