partekatu

María Luisa García Gurrutxaga
Gipuzkoako diputatua Kongresuan
Kongresuko diputatua 2023ko otsailetik.
Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakaria izan da. Hezkuntza Saileko Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria izan zen Isabel Celáarekin. Biktima Hezitzaileen programaren bultzatzaileetako bat izan zen, terrorismoaren biktimek beren testigantzak ikasgeletara eramatea ahalbidetu zuena.
Lehen Hezkuntzako, euskara arloko eta tutoretzako irakaslea izan da 1983 eta 1990 artean. Ingeles hizkuntzan aditua, Kaliforniako (Ameriketako Estatu Batuak) Hezkuntza Elebiduneko programan gaztelania eta ingeleseko lehen hezkuntzako irakasle izan zen bi urtez. Donostiako Berritzeguneko eleaniztasun-aholkularia da. Aurreko Batzorde Eragilean Hezkuntza eta Unibertsitateetako idazkaria ere izan zen. GARCIA GURRUTXAGA Euskal Filologian diplomatua da EHUn eta karrerako funtzionarioa da. 1959an jaio zen Ataun, ezkonduta dago eta seme bat du.