Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2021

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

María Luisa Arija: "Etxebizitza bat alokatzea gero eta zailagoa da eskaintza ezagatik, eta hain prezio altuengatik Amasa-Villabonan"


1. argazkia
María Luisa Arija, portavoz del grupo municipal socialista de Amasa-Villabona

EHBilduren udal gobernuari etxebizitzaren arloan jardun dezala, herrian alokairuko etxebizitzen eskaintza handitzeko jarduketekin, eskatu dio Villabonako PSE-EEren udal taldeak. Ezer baino lehen, hutsik dauden etxebizitzak deklaratzeko espedienteak hasteko eskatu dio udal gobernuari, Eusko Jaurlaritzaren Dekretu berrian ezarritako baldintzetan oinarrituta. Ondoren, etxebizitza huts horiek merkatura ateratzen ez badira, m2-ko 10 euroko kanona aplikatzeko eskatu dio PSEk udal gobernuari, egungo errekargua baino zigor handiagoa delako.

Maria Luisa Arijak, PSE-EEren udal taldeko bozeramaileak, esan duenez, neurri horren helburua "ez da dirua biltzea", baizik eta jabeek etxebizitza horiek alokairuaren merkatuan jartzea, bai modu librean, bai Eusko Jaurlaritzaren Bizilagun programaren bidez, horren bidez Ondasun Higiezinen gaineko Zerkaren (OHZ) %50eko hobaria lortuko bailukete. Eskaera irailaren 14an, asteartean, egin zuen tokiko gobernu-batzordean.

Etxebideren datuen arabera, 273 etxebizitza-eskatzaile daude Amasa-Villabonan; horietatik, 223k alokairuko etxebizitza eskatzen dute eta 50ek erosketakoa. Alegia, eskatzaileen %81,69k alokairua aukeratzen dute, gero eta zailagoa delako alokairu libreko etxebizitzak eskuratzea. Horregatik, gero eta jende gehiagok ematen du izena Etxebiden, etxebizitza duin bat eskuratzeko, egun, "benetako arazoa" baita bizilagun askorentzat, eta ez soilik gazteentzat.

Azkenik, Iñaki Arriola, Etxebizitza sailburua, Eusko Jaurlaritzatik egiten ari den kudeaketa goraipatu du Arijak, Euskadin Espainian egiten den babes ofizialeko etxebizitzaren %20 sustatzen ari baita. Hala ere, "datu hobeagoak ditugun arren, ez da zoriontzeko", eskaera gehiago dagoelako eta, beraz, "gehiago egin behar delako", etxebizitza parke publiko "indartsua eta denboran zehar mantendua" behar dugulako.