Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2021

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

María José Tellería: "Gobernu honek ez ditu beretzat hartu behar berari ez dagozkion merezimenduak"

Mendaroko PSE-EEk EAJri sozialistek aurkeztutako ekimenez “jabetzea” aurpegiratzen dio, udal-aurrekontuei aurkeztutako zuzenketen emaitza direla aipatu ere egin gabe. “Badakigu oposizioan gaudela, baina gobernu-taldeak ezin digu guri dagokigun lekua ukatu eta merezi ez duen merezimendua beretzat hartu”.

1. argazkia
María José Tellería, portavoz socialista del PSE-EE en Mendaro

Ohar batean, María José Telleria bozeramaile sozialistak azaldu duenez, “gure taldeak legegintzaldi honetako bi ekitaldietan aurkeztutako ekimenak, udal-aurrekontuen aurrean gure abstentzioaren truke onartu zirenak, gobernu-taldeak bereganatu egin ditu eta hedabideetan bereak izango balira bezala saltzen ari da. Harrigarria da alkateak proiektu horien inguruan egiten duen defentsa, PSE-EEk proposatu behar izan zituenean, alkatearen beraren ekimenik ezaren aurrean. Ordura arte udal-gobernuak ez zuen haiek aurrera eramateko inolako asmorik”, adierazi du.

“Azken aldian, EAJk hedabideen aurrean aurkeztu ditu ospitalera irisgarritasuna hobetzeko igogailu bat eraikitzeko, landa-bideetako inbertsio-partida handitzeko eta gazteei etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak emateko ekimenak, gure lana inola ere aintzat hartu gabe. Baina Berdintasun Plana edo negozio berriak abian jartzeko laguntzak ere gure proposamenetatik abiatuta kudeatu dira, eta gobernu-taldeak ez du hori inork jakitea nahi”, salatu du zinegotzi sozialistak.

Telleriak gogoratu du proposamen horietako bat bera ere ez zegoela jasota alkateak legegintzaldi honetan aurkeztu dizkigun udal-aurrekontuetako proiektuetan eta, sozialistek zuzenketa partzialak aurkeztu ondoren, PSE-EEk eta EAJk izandako negoziazioei esker ahalbidetu zela proposamen horiek udal-gobernuak jasotzea. Era horretan, gobernuak “ideiarik, proiekturik eta bultzadarik gabe eta estrategiarik gabe” dagoela erakutsi du.