Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE GIPUZKOA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Maider Lainez: "Andoaindarren ideiak izango dira gure hauteskunde programaren abiapuntua"

1 / 3
1. argazkia

Maider Lainez Andoaingo alkate eta PSE-EEren hautagaiak “entzute aktiboa” bultzatuko du, maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkezteko erabiliko duen hauteskunde-programa lantzeko, “herritarrei ahotsa eta protagonismoa emanez, haien kezkekin bat eginez eta eskaera zehatzak jasoz”.

Gaur goizean Andoaingo PSE-EEren egoitzan egin den prentsaurrekoan, Lainezek esan du sozialistak “erabat murgilduta” daudela lan-prozesu batean proposamenak egiteko eta herritarrek proiektu sozialistan parte har dezaten bultzatzeko, datozen hauteskundeetarako.

Bere helburua da “andoaindarren ideiak gure hauteskunde programaren abiapuntu izatea, Andoain guztion artean egiten baitugu, egunero, gure etxeetatik, gure kaleetatik, auzoetatik”.

Horretarako, hautagai sozialistak hainbat komunikazio-bide irekiko ditu, Andoaingo herritarrek ekarpenak egin ditzaten, bai aurrez aurre auzoetan egingo dituzten topaketetan, bai datorren astean etxe guztietara postontziz bidaliko den inprimaki baten bidez pseandoain@gmail.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo www.socialistasguipuzcoanos.com/andoain webgunearen bidez.

“Andoainentzat garrantzitsua den edozein ekimen, kezka, kexa, ideia edo iradokizun bertatik bertara ezagutu nahi dut, argi baitut andoaindarrak direla beren auzoak behar duena ondoen ezagutzen dutenak” azaldu du.

Kanpaina formatu presentzialean egingo da, bost elkarralditan, Andoaingo auzoetan, larunbat hauetan:

  • Otsailaren 11n, 11:30etik 13:00etara, Etxeberrieta plazan. Sorabilla, Aiztondo, Karrika, Martin Ugalde, Etxeberrieta, Aita Larramendi, Txitibar, Zumea plaza, Belabi, Aingurasutegi, Goiburu.
  • Otsailaren 18an, 11:30etik 13:00etara, Juanita Alkain plazan. Ondarreta, Juan Bautista Erro, Kale Nagusia, Kale Berria, Zumea kalea, Olagain.
  • Otsailaren 25ean, 11:30etik 13:00etara, Bazkardo parkean. Alejandro Calonge, Rikardo Arregi, Bazkardo, Ama Kandida, Kale Txiki, Manuel Lekuona, Buruntza.
  • Martxoaren 11n, 11:30etik 13:00etara, La Salle etorbidearen eta Plazaola kalearen arteko bidegurutzean (gimnasiako gailuen ondoan). Galardi, Extremadura, Gabriel Aresti, Plazaola, Joakin Larreta, Leizotz.
  • Martxoaren 18an, 11:30etik 13:00etara, Goiko plazan. Arrate, Nafarroa, Elizondo, Goiko plaza, Agustin Leiza, Huizi doktorea.

Elkarraldi horietan espazio fisiko bat egongo da, eta bertara hurbiltzen diren bizilagunek alkategaiarekin “zuzenean” hitz egiteko aukera izango dute beren ekarpenak, iradokizunak eta eskaerak egiteko, Maider Lainezek eta bere taldeak maiatzeko hauteskundeetan parte hartzeko erabiliko duten programaren oinarria osatuko dutela kontuan hartuta.“Zure ekarpenak eta zu hartzen zaitut kontuan, Andoain elkarrekin hobetzeko!” esanez amaitu du Lainezek.