partekatu
Irismena
Gipuzkoako PSE-EE alderdiak dituen gune eta on-line zerbitzuetara sartzeko eta horiek erabiltzeko baldintza orokor nagusiak jaso dira agiri honetan. Aitorpen hau jaso duten edo horretarako esteka duten Gipuzkoako PSE-EE-ren Interneteko gune eta zerbitzu guztietan aplikatzekoa da. Partido Socialista Obrero Español alderdiaren titularreko gune eta zerbitzuak; alderdiak Prim Kalea 15, 20005 Donostia helbidean du egoitza soziala.
Webgunea edo horren on-line zerbitzuak erabiltzeak berariaz berekin dakar baldintza orokor hauen onarpena, erabiltzaileak horietan sartzen denean argitaratuta dagoen bertsioan jasotakoak, alegia; horrez gain, web gune edo zerbitzu jakin batzuetan beste baldintza partikular batzuk ezarri ahal dira. Aipatutako Baldintzak aplikagarriak dira, kasuan-kasuan derrigorrez beste beharreko Baldintza Orokorrak edozein izanda ere.
Erabiltzaileak onartzea
Gipuzkoako PSE-EE-ren "gune" edo on-line zerbitzuek, Interneten dauden eta Gipuzkoako PSE-EE-renak diren hainbat informazio, zerbitzu, programa edo datutan sartzeko aukera ematen dute (aurrerantzean, "edukiak"), baita gara daitezkeen eta ERABILTZAILEAK eskura ditzakeen beste batzuetan ere. ERABILTZAILEAK gain hartzen du guneen eta on-line zerbitzuen erabileraren ardura. Ardura horren barruan, zenbait zerbitzu edo edukitara sartzeko beharrezkoa izan daitekeen erregistroa ere sartzen da. Erregistro horri dagokionez, ERABILTZAILEAK egiazko informazio bidezkoa emateko ardura izango du.
Gipuzkoako PSE-EE-k bere gunearen bidez eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak egoki erabiltzeko konpromisoa gain hartzen du ERABILTZAILEAK, eta, ondoko betebeharra ere hartzen du gain, besteak beste: ez ditu erabiliko (i) bidezkoak ez diren, legez kontrakoak diren edo fedearen edo ordenu publikoaren aurkakoak diren jardueretarako; (ii) ez du eduki edo propaganda arrazistarik, xenofoborik, pornografiko ez-legalik, terrorismoaren apologia egiten duen edukirik, edo legeak baimentzen ez duen beste bazterkeria motarik zabalduko; (iii) ez du kalterik sortuko Gipuzkoako PSE-EE-ren edo PSOEren, horien hornitzaileen edo beste hirugarren batzuen sistema fisiko edo logikoetan; ez du sarean informatika-birusik edo lehen aipatutako kalteren bat sor dezakeen beste sistema fisiko edo logikorik sartuko; (iv) ez da saiatuko beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetan sartzen edo, kasua balitz, erabiltzen, eta ez da saiatuko beste horien mezuak manipulatzen.
Web edukien jabetza intelektuala eta industriala
Web-gunea osatzen duten elementu guztiak, eta egitura, diseinua eta iturburu-kodea, eta han jasotako edukia (titulu iragartzailea, irudiak, soinua, audioa, bideoa, software edo testuak; markak edo logotipoak, koloreen konbinazioa, egitura eta diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, funtzionamendurako, sartzeko eta erabiltzeko beharrezkoak diren ordenagailu-programak) Gipuzkoako PSE-EE-renak dira eta jabetza intelektual eta industrialaren inguruko arautegiaren bidez babestuta daude. Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Dena dela, ulertu egiten da Gipuzkoako PSE-EE-rekin behin-behingoz lan egiten duten entitateek titulartasun osoa izan dezaketela euren edukiei, logotipoei eta markei dagokienez. Web-guneko erabiltzaileek edukien erabilera pribatu eta pertsonala baino ezingo dute egin. ERABILTZAILEAK gain hartzen du Gipuzkoako PSE-EE-ren titulartasunpeko Jabetza Intelektual eta Industrialaren eskubideak errespetatzeko konpromisoa. Guneko elementuak ikusi eta inprimatu, kopiatu edo ordenagailuaren disko gogorrean edo beste euskarri fisiko edo birtual batean bildu ahal ditu. Guztiz debekatuta dago web-gunea edo horren elementuetako bat merkataritza-helburuekin edo legezkoak ez diren helburuekin erabiltzea. Gipuzkoako PSE-EE-k ez du inolako ardurarik izango beste batzuek web-gunearen edukiaren inguruan egiten duten erabilera dela-eta, eta dagokion ekintza zibil eta penal guztiei ekin ahal izango die erabiltzaileak horietako eskubideren bat urratuz gero.
Mugarik gabe erabiltzaileak ematen dituen edukiei dagokienez, ulertuko da askatasun osoz erabil daitezkeela eta bestelakorik esaten ez den arte.
Cookieak
www.socialistasguipuzcoanos.com web-guneak zenbait "cookie" erabiltzen ditu (informazio-artxibo txiki batzuk dira, Gipuzkoako PSE-EE-ren zerbitzariak orrialdean sartzen denaren ordenagailura bidaliko dituenak), ezinbestekoa baita web-gunearen funtzionamendu egokirako eta erabiltzaileak ondo ikus dezan. Web-gune honetan erabilitako "cookie"ak behin-behinekoak dira, erabiltzailearen saioa amaitutakoan desagertuko dira. Ez dira inoiz "cookie"ak erabiliko datu pertsonalei buruzko informaziorik jasotzeko.
Aldaketak
Web-guneko prestazioak hobetzearren, Gipuzkoako PSE-EE-k ondoko eskubidea egikari dezake edozein unetan eta erabiltzaileari aldez aurretik jakinarazi gabe: prestazioa, konfigurazioa, zehaztapen teknikoak eta web-guneko zerbitzuak aldatu, handitu edo epe baterako etetekoa. Halaber, ondoko erabilera-baldintzak edozein unetan aldatzeko eskubidea du, baita beste baldintza partikular batzuk aldatzekoa ere.
Ardura baztertzea
Gipuzkoako PSE-EE-k ez du ardurarik izango web-gunean ager daitezkeen akats tipografiko, formal edo numerikoen inguruan, ezta informazioaren zehaztasunaren inguruan egon daitezkeen akatsen ardurarik ere. Gipuzkoako PSE-EE-k du inolako ardurarik izango web kalterik edo oinazerik sortuz gero: edukietan akatsik badago edo zerbait agertzen ez bada, ataria ikusteko moduan ez badago edo edukietarako kaltegarriak diren birusak edo programa kaltegarriak edo txarrak sartzen badira horiek galarazteko beharrezkoak diren teknologia-neurriak hartu baditu ere.
Hiperestekak
www.socialistasguipuzcoanos.com web-gunean jasotako hiperestekek beste batzuen web-orrialdetara zuzen gaitzakete. Gipuzkoako PSE-EE-k ez du ardurarik izango gune horietan dauden eduki, informazio edo zerbitzuen inguruan; informatzeko helburua baino ez dute izango, eta ez dago loturarik Gipuzkoako PSE-EE-ren eta aipatutako guneetan dauden eduki edo titularren jabe diren pertsona edo entitateen artean.
Aplikagarri den legeria eta jurisdikzioa
PSOEren eta erabiltzaileren arteko harremana, Espainiako arauen arabera arautuko da, eta edozein liskar sortuz gero, Madrilgo Epaitegi eta Auzitegietan ebatziko da.
Harpide izateari utzi
Gure sistemek bidalitako informazioa jasotzen ez jarraitzeko eska daiteke edozein unetan, baita gure erregistroekiko baja ere. Horretarako, honetan jarritako helbide elektronikoa erabili behar da, eta Zuzenbideak baliozkoa den identifikatze-bitartekoa gaineratu beharko da. Zerbitzuarekiko baja edo gure datu-basean datu pertsonalekiko baja, eskaera egin eta ahalik eta lasterren egingo da.
PSOEk datuen egiazkotasuna izango du helburu, eta eragindakoaren egoeraren arabera eguneratzen saiatuko da. Erregistratutako datu pertsonalen zati bat edo datu guztiak zuzenak ez badira, bertan behera utziko dira eta ofizioz ordezkatuko dira datu zuzen edo osatuekin.
Halaber, baja Gipuzkoako PSE-EE-ren ekimenez ere egin daiteke, erabiltzaileak Gipuzkoako PSE-EE-ren Interneteko Jokaera Kodea urratzen badu. Edozein modutan, gure web-guneren batean edo on-line zerbitzuren batean sartu den erabiltzailea, gure datu-basean alta emanda badago, baja emango diogu ondoko kasuetan:
- Gure guneetara edo zerbitzuetara sartzeko identifikatzailea edo pasahitza gaizki erabiltzen badu.
- Nahita gezurra esaten badu datu pertsonalak emateko orduan (esaterako, NAN edo izena).
- Etika eta zibismoaren beharrezko arauak betetzen ez baditu: foroetan Gipuzkoako PSE-EE-ko gune edo zerbitzuetako beste erabiltzaile batzuk iraintzen baditu.
- Gainontzekoen eskubideen aurka egiten badu.
- Jarrera homofobo, xenofobo, arrazista, matxista edo Konstituzioak edo Legeak babestutako edozein bazterkeria mota egin edo adierazten badu.
- Gipuzkoako PSE-EE-ren edo Gipuzkoako PSE-EE-ko kideren baten interesen aurka egiten badu, berariaz eta kalte egiteko xedez.
- Baja, gainera, ofizioz egin daiteke zein helbururako bildu edo erregistratu eta helburu hori dagoeneko beharrezkoa edo egokia izateari uzten dionean.