partekatu
Legazpiko PSE-EE-k gazteria eta esperientzia uztartzen dituen hauteskunde-zerrenda aurkeztu du
PSE-EEk belaunaldien arteko hauteskunde-zerrenda aurkezten du, administrazio publikoan, enpresan eta gizarte-ekintzan esperientzia duena. 13 legazpiar dira, zerbitzu publikorako bokazioa, enpatia eta sentsibilitate soziala dutenak. Azken batean, gobernatzen hasteko gai den taldea.
- Óscar Valbuena, 44 urte. Industria Antolakuntzako ingeniaria eta Berrikuntza eta Ekimen Ekintzaileetako graduondokoa. Legazpiko CIEko prozesuetako teknikaria duela 19 urtetik, eta Udaleko bozeramaile sozialista 2011tik.
- Jesús Santurde, 41 urte. Psikologian lizentziatua eta Psikoterapiako graduondokoa. Garapen profesionala gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonekin, desgaituekin eta adinekoekin. Lan-esperientzia hainbat zentro soziosanitariotan, besteak beste, Legazpiko Santikutz egoitzan.
- Nerea López de Heredia, 45 urte. Nazioarteko Merkataritzako goi-mailako teknikaria, Merkataritza Kudeaketako eta Marketineko goi-mailako teknikaria. 15 urteko esperientzia merkataritzaren sektorean.
- Juan María Fernández, 49 urte. Obra-arduraduna. Eraikuntzaren sektorean lan egiten du 1995etik. Esperientzia etxebizitzen eraikuntzan eta urbanizazioan.
- Ascen González, 46 urte. Papergintzako ingeniari teknikoa. Ondo baino hobeto ezagutzen ditu toki-administrazioa eta haren barne-funtzionamendua. 2007tik Zumarragako alkatetzako idazkaria da.
- Lourdes Saez, 59 urte. Legazpiko eta Ordiziako hainbat industria-enpresatan izandako lan-esperientzia. Iratzarri etxekoandreen elkarteko bazkidea.
- Ion Benito, 39 urte. UPV/EHUko ekonomialaria, Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua. 15 urte daramatza administrazio-lanetan, bai enpresa pribatuan, bai erakunde publikoetan.
- Javier Arrieta, 73 urte. Nagusilaneko boluntarioa (Garagune, Tipi-Tapa…). Hotz Legazpi-n kolaboratzailea eta migratzaileekin konprometitua.
- Maite Lázaro, 63 urte. Erizaintzako laguntzailea jardunean. Esperientzia luzea osasun publikoan, zehazki Zumarragako Ospitalean eta Beasaingo osasun-zentroan.
Talde sozialistako 4 pertsona historikok ixten dute zerrenda:
- Francisca Caballero. Langile erretiratua eta etxekoandrea.
- Roberto Alonso. Taldearen Antoalkuntzako idazkaria eta zinegotzi ohia.
- Manuela Hernández. Extremadurako La Bellota kultur etxeko presidente ohia.
- Isidro Álvarez. Taldeko idazkari nagusia eta zinegotzi ohia.
Alkatetzarako hautagai sozialistak, Óscar Valbuenak, eskerrak eman nahi dizkie talde osoari ilusioz eta aurpegi berriekin indartutako proiektu batean parte izateagatik.