Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

Ez dago edukirik.

Itxi
PSE LEGAZPI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Óscar Valbuena: "Sozialistek aurrekontuen aldeko botoa emango dugu, Legazpiko gobernuak gure proposamenak kontuan hartu baititu"

1. argazkia
Oscar Valbuena, portavoz del grupo municipal socialista de Legazpi

Oscar Valbuena Legazpiko Udaleko PSE-EEren bozeramaileak jakinarazi duenez, sozialisten proposamenak onartu dituzte Legazpiko gobernuak, hainbat bilera egin ondoren. Beraz, udal talde sozialistak udal aurrekontuaren proiektuaren alde bozkatuko du. Planteatutako ekimenen helburuak hiru izan dira: ezer baino lehen, auzoetako irisgarritasuna hobetzen jarraitzea; bestalde, ingurumenaren aldeko neurriak sustatzea, eta, azkenik,  genero-indarkeriaren aurkako neurriak bultzatzea.

Auzoetako irisgarritasunaren hobekuntzei dagokienez, Urtatzarako 34.000 €-ko partida bat eta San Joanerako 35.000 €-ko beste partida bat gehitu dira. Gainera, 2022an Laubide bakoitien hobekuntzaren hirugarren faseari ekitea lortu du PSE-EEk. Valbuenaren esanetan, duela zenbait urtetatik Alderdi Sozialistak auzoa hobetzeko inbertsioak bultzatzen ditu. Are gehiago, beharrizan horretaz arduratzen den lehen alderdi politikoa izan zen PSE-EE, eta “aurrekontu-negoziazioen bidez, bi legegintzalditan 600.000 € baino gehiago inbertitzea lortu dugu, 1. eta 2. faseetan banatuta. Hobekuntza nabarmenak baino gehiago daude Laubiden irisgarritasunean, aparkalekuan, argiztapenean eta ur-bilketan. Orain, hirugarren fase hori 240.000 €-koa izango da, 2021eko egungo aurrekontutik eta erabilgarri dagoen soberakinetik datorrena.

Halaber, PSE-EEk sustatutako eta negoziatutako proiektuak zerrendatu ditu ere. Proiektu horiek 2022ko aurrekontuetan jasotzen dira, eta 5.000 € nabarmentzen dira berdintasunaren eta genero-indarkeriaren aurkako ekintzak bultzatzeko. Gainera, aurrekontuen hasierako zirriborroari dagokionez, eskola-materiala erosteko laguntza-programa 2.000 € gehituko da, 14.000 € arte.

Esan gabe doa ingurumena gai garrantzitsua dela sozializtentzat. Horregatik, Valbuenak berretsi egiten du Legazpiko PSE-EEk ingurumenarekin duen konpromisoa, eta, han zuzen, Urola ibaiaren eta erreken babesarekin duen konpromisoa. “4.000 €-ko partida bat gehituko dugu ibaia babesteko sare metalikoak ipintzeko. Aurtengo azaroan sozialistek eskatuta egindako lana osatu nahi du ekintza horrek, eta Jose Ignacio Asensio sozialistak zuzentzen duen Aldundiko Ingurumen Sailaren laguntza finantzarioa izan du.

Gainera, azaldu du PSE-EEk eta EAJren udal gobernuak adostu dutela abenduko Osoko Bilkurara 261.000 euroko kreditu-aldaketa bat onartzea, geldikinaren kontura, 2022an proiektua idatzi eta Ezkurreneako Bellota Pentsioa birmoldatzeko lehen obrak egin ahal izateko, etorkizunean gizarte-zerbitzu gehiago zabaltzeko. Partida hori eraikinaren erosketa osatzeko aurrekontuan jasotako 200.000 euroei gehitzen zaie.

Azkenik, Valbuenak nabarmendu du Lanbidek 27.000 €-ko partida eman duela gazteen enplegu-planerako. Idoia Mendia lehendakariordeak zuzentzen duen Lan Sailak gazteriarekiko eta bere emantzipazioarekiko konpromiso argia duela adierazi du.