Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Ez dago edukirik.

Itxi
PSE LEGAZPI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Óscar Valbuena: "Auzoen hobekuntza da gure jarduera politikoaren ardatz nagusia"

1. argazkia
Óscar Valbuena

Oscar Valbuena udal talde sozialistaren bozeramailea pozik agertu da Legazpin bi obra amaitu direlako, PSE-EEren eskaerak baitziren. Alde batetik, Urtatzako arrapala da, sozialisten eskakizuna aspaldidanik, eta, bestetik, Laubideko 16. eta 18. atarien atzeko sarbide berriak dira. Hau kaltetutako bizilagunen eskaera bat da.

Gaurko prentsaurreko batean, Valbuenak nabarmendu nahi izan du PSE-EE apustu handia egiten ari dela auzoen egoera hobetzeko. Are gehiago, “auzoen hobekuntza da gure jarduera politikoaren ardatz nagusia”, beharrezkoa baita arlo publikotik bide publiko “irisgarriagoa eta lagunkoiagoa” sustatzea.

Azaldu duenez, Urtatzan arrapala bat eraikitzeko proiektuak, 90.000 euroko kostu ekonomikoa izan duenak, 53 eta 60 atarien arteko irisgarritasuna hobetzea dakar. Ekimen honek 2022. urtean izango du jarraipena auzoan. Areago, 2022an San Juan auzoko beste atari batzuetan ere hobekuntzak egingo dira.

Bestalde, esan du Laubideko 14. eta 16. atarietan sarbide berriak eraikitzeko eskaera egin genuen sozialistok, 50.000 euroko aurrekontuarekin. Eskari hori bertan behera geratu zen pandemiaren ondorioz, baina PSE-EEren udal taldetik lortzen dugu 2021eko udal aurrekontuetan berriro barne hartzea. Gainera, sozialistek, berriz ere, udalari dagokion 300.000 euro inguruko aurrekontu-saila udal aurrekontuetan ere barne hartzea lortu genuen, Bikuñaenea Plazan auzokoen erkidego ezberdinek egingo duten obran, plazan eta garajeetan hezetasun eta ur infiltrazio arazoak konpontzeko.

Azkenik, bozeramaile sozialistak iragarri duenez, udaberrian, Legazpiko udalak Laubide kaleko zenbaki bakoitien atariak hobetzeko hirugarren fasea hasiko du, non Hegialdeko Eroski supermerkatutik Arantzazuko eskolarteraino doan bidea birmoldatu egingo den. 200.000 euroko aurrekontuarekin, egun egoera txarrean dagoen bidea hobetzea du helburu. Laburbilduz, hiru faseak eta igogailu berria batuta, sozialistek Laubiden lortutako inbertsioa milioi bat eurotik gorakoa da.