Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31

Ez dago edukirik.

Itxi
PSE LEGAZPI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSE-EE pozik agertu nahi dugu Urola ibaiaren ertzetako 5 puntutan eta hainbat errekastotan banatutako metalezko sareak ia kilometro batean instalatu direlako

Óscar Valbuena: “Urola ibaia sare metalikoekin babesten jarraitu behar dugu”

1. argazkia

PSE-EE pozik agertu nahi dugu Urola ibaiaren ertzetako 5 puntutan eta hainbat errekastotan banatutako metalezko sareak ia kilometro batean instalatu direlako:

- Urtatza errekaren zubian

- Tren geltokirako bideko zubia

- Aizkorri kalea

- Industrialdea

- Olaberria aldea

Aldundiko Ingurumen Saileko zuzendaritza sozialistari kontsulta egin ondoren, maiatzean Udalari eskatu genion ibaia babesteko sare metalikoak jar zitzala gure udalerriko Urola ibaiaren ertzetan eta erreketan, plastikoak edo bestelako hondakinak isur ez zitezen. Eta, horretarako, Sail horrek maiatzaren 31ra arte irekita zuen % 75eko laguntza-programa erabiltzea. Eskertzen dugu Udaleko teknikariek Udaleko Talde Sozialistaren eskaera aintzat hartu izana eta foru programarekin bat egiteko eskaera bideratu izana.

GAOn uztailaren 9an argitaratutako ebazpenean, Ingurumen Sailak 8.411,90 €-ko laguntza eman zion Udalari gure udalerrian Urola ibaia garbitzeko eta sare metalikoak jartzeko. Era horretan, Udalari laguntza ekonomikoa eman zaio Urola ibaia eta Urtatza erreka garbitzeko zenbait kanpaina egiteko. Kanpaina horien bidez, 862 kg hondakin atera ahal izan dira. Eskertzekoa da Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak gai horri arreta eskaintzea eta prebentzioa sustatzea, Gipuzkoako ibaietan ez ezik, Kantauri itsasoan ere zikinkeria saihesteko.

“PSE-EErentzat garrantzitsua da ingurumena zaintzea, eta uste dugu Udalak sare metalikoak instalatzen jarraitu behar duela ibaiaren ertzetan, gure udalerriko puntu gehiagotan”, Oscar Valbuena. “Hori dela eta, 4.000 €-ko partida berri bat sartu dugu 2022rako udal-aurrekontuetan zeregin horretarako. Horrela, bete egiten dira osoko bilkurak 2018an onartutako mozioan hartutako konpromisoen zati bat eta Eguzki talde ekologistak aurkeztutako hainbat eskaera”.