Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Ez dago edukirik.

Itxi
PSE LEGAZPI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Legazpik 289.965,84 euro jasoko ditu Covid-19 funtsetatik eta Estatuaren konturako ekarpenetatik

Óscar Valbuena: "Estatuko funtsekin gizarte zerbitzuak indartu ahal izango dira, eta zainpeko apartamentu eta zuzkidura-bizitoki gehiago izango ditu Legazpik"

1. argazkia
Óscar Valbuena, portavoz socialista en el Ayuntamiento de Legazpi

Oscar Valbuena Legazpiko Udaleko bozeramaile sozialistak azaldu duenez, Espainiako Gobernuak 886.156,61 euro banatuko ditu Urola Garaiko udalerrien artean pandemiak eragindako kalte ekonomiko eta sozialak konpontzen laguntzeko eta, batez ere, oinarrizko zerbitzu publikoak indartzeko, besteak beste, osasuna, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuak. Zehazki, Legazpik 289.965,84 euro jasoko ditu Covid-19 funtsetatik eta Estatuaren konturako ekarpenetatik, eta eskatzen du diru hori gizarte-zerbitzuak mantentzeko eta hobetzeko erabil dadila. Gainera, zainpeko apartamentuen eta zuzkidura-bizitokien beharra ditu Legazpik, eta horretarako funtsezkoa da Bellotako Pentsio zaharra, Ezkuerrenea izenekoa, eraberritzea. Eraikin hori eraberritzeko proiektuaren hasiera finantzatzea eskatu dio udalari.

Prentsa-ohar batean azaldu duenez, Estatuaren diru publikoa jasoko du Urola Garaiak. Alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Estatutik jasotako Covid-19 funtsetatik datozen 25,1 milioi euro transferituko dizkie lurraldeko udalei, eta, zehazki, eskualdeak 858.591,58 euro jasoko ditu; horietatik 280.708,04 euro Legazpira bideratuko dira. Bestalde, EIPren (Estatuko tributuetan parte hartzea) konturako funtsek igoera handia izan dute, eta hori “gogoangarria” da. Pedro Sanchez, Espainiako presidenteak hitzeman zuen bezala, udalerrietara bideratuko dira, eta baliabide horiek udalen beharrei aurre egiteko eta herritarren bizitza hobetzen laguntzeko balioko dute. Oro har, Urola Garaiak 27.565,03 euro jasoko ditu guztira, eta, zehazki, Legazpik, 9.257,80 euro.

Valbuenaren ustez, Covid-aren pandemia dela eta, “ezohiko” egoera bizi dugu, familiei ez ezik enpresei eta erakundeei ere eragiten diena. Egun garrantzitsuena da "susperraldi ekonomikoa" bermatzea, eta Espainiako Gobernutik datozen funts horiek oso beharrezkoak dira eskualderako, baina bereziki Legazpiko udalarentzat, non herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea baita. Ongizatearen oinarrizko zerbitzuak ematen ditugu udalan, eta, beraz, laguntza ekonomiko horiekin udal-zerbitzu publiko hobeak eman ahal izango ditugu, gure bizilagunen bizi-kalitatea hobetu dadin.

Azkenik, azaldu du udalak, oro har, krisia sufritzen ari direla bereziki. Izan ere, udal-aurrekontuak izugarri estutu eta lehenetsi dira gastuan. Zentzu horretan, erakundeen arteko batasuna eta lankidetza giltzarritzat jotzen ditu, udalak bakarrik gelditu ez daitezen; horregatik, eskerrak eman dizkio Espainiako gobernuari hain beharrezkoak diren ekonomia-baliabide horiengatik. “Ezinbestekoa da udalek behar adina diru-sarrera izatea agindu zaizkigun eginkizunak bete ahal izateko”.