Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

Ez dago edukirik.

Itxi
PSE LEGAZPI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

2021eko enpresa txiki eta ertainenentzako eta merkataritzarentzako laguntzak urte hasieratik martxan jartzea eskatu du PSE-EEk

1. argazkia

"ETEen (empresa txikien eta ertainen) lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza suspertzeko diru-laguntzak" 2019an jarri zituen martxan lehen aldiz Udalak, Alderdi Sozialistak proposatuta. Legazpiko tokiko jarduera ugarik berrikuntzak egiteko eta unean uneko errealitate berrira egokitzeko balio izan du.

Gobernu Batzarrean, azaroaren 23an, astelehenean, PSE-EEk eskatu du 2021eko laguntzak urte hasieran martxan jartzea, udal aurrekontuak onartu ondoren, eta ez irailean, ohi bezala. Horrela, laguntza-lerro hori urteko lehen hiruhilekotik egongo litzateke eskuragarri, eta Udalak ziurtasuna emango die mikroenpresei, autonomoei eta tokiko merkataritzari, laguntza publikoarekin inbertsioak egin ditzaten. Gai garrantzitsu bat bizi dugun une zail honetan.

Azkenik, pozik agertu nahi dugu Udal Gobernuak zuzendu duelako COVID19ren aurkako laguntzetan diruz lagun daitekeen inbertsioa, gaur egun 2020an abian dagoena, zeinaren muga 600 €baita. Aurten argitaratutako oinarrietan jasotako muga eskas horrek laguntza-programa bere helburuaren % 15era baino ez iristea ekarri du. Muga-zifra 4.000 eurora igotzeari buruzko zuzenketa hori positibotzat jotzen dugu.